miércoles, 5 de octubre de 2011

PLACE DU VAUBAN


XXI. mendeko arazorik latzenetakoa automobila dugu. Buchanan txostenak erakutsi bezala automobilen kopurua gora egiten du urtero bukaerarik gabeko izurrite giza. Hazkunde horrek hirien antolamenduan izugarrizko eragina du, orube ugari ibilgailu hauen beharretara bideratuz. Baionaren kasuan, automobilei eskainitako espazioak alde zaharraren inguruan zabaltzen dira, ibairen ertza bereganatuz; duela mende gutxi batzuk Baionaren bizi-iturri zena automobilen menpe geratuz.

Automobilek bereganaturiko espazio hauek gaur egun aparkalekuak ezartzeko bideratzen dira. Hori gutxi balitz, oraindik plaza edo berdegune giza mantentzen diren eremuak, fluxu handiko errepideek inguratzen dituzte, beraien izaera eta irisgarritasuna oztopatuz.



Arazo horri aurre egiteko praktika honetan ibaiaren inguruko parke lineal edo oinezkoen ibilbide bat proposatzen da, geratzen diren plaza eta berdeguneak lotzeaz gain, espazio berriak eratuko lituzkeena. Horretarako, sistema bat bideratzen da inguruko fortifikazioak eredutzat hartuz. Hau da, bi egoera mota bereiztuko dira, eraso egoera ( ikuspegi interesgarriko eremuak) eta babeserako egoera ( kanpo erasoengandik behar duten eremua).


Interbentzio honek Vauban ingeniariak burutuko lukeen interbentzioaren gisakoa litzateke. Kasu honetan kanpo erasoetatik babestu beharrean, barneko desegokitasunetatik babestuz. Place du Reduit interbentzioaren zentro bilakatuko da, plazari Vauban-en izena eskainiz.

  Place du Reduit-eko interbentzioa parke linealaren jorratzean zentratuko da; orubeak eskaintzen dituen gabezi eta onurak kontuan hartuz. Parkeaz at, eremu aske babestuak agertuko dira. Hauek aske geratuko dira lehendik orubean jorratzen diren ekintzei tokia utziz, eta berriei harrera emanez.   




Ebaketa

Montaje
Altzaera

Maketa

miércoles, 1 de junio de 2011

ERAKUSKETA ETA ARGITALPEN LAMINAK

Hona emen eskeinitako lau laminetan sartu dugun informazioa. Bertan aurkitu daiteke: urdaibai eskalan buruturiko lana, lau proiektuen oinarri esanguratsua izan dena (Lehenengo lamina), bigarren proiektuan buruturiko estrategia/ eskema, Muruetako proiektuaren zati bat ere barneratuz (Bigarren lamina) eta azkenik, Baldatikan binaka osatutako proiektuak parez pare (Hiru eta Laugarren laminak).

Egia esan, launa laminetan buruturiko lana adieraztea zeharo zaila da, hori dela eta zenbait proiektu baztertu behar izan ditugu (Harrobian banaka eginiko proposamenak esaterako ). Beste barik, milesker eta ikusiko gara.

Esta es la información gráfica que hemos decidido añadir en las cuatro laminas. En ellas podremos encontrar: Análisis y propuestas realizadas a escala de Urdaibai, base fundamental de los cuatro proyectos realizados durante el curso (Primera lámina), el esquema y/o estrategia planteadas durante el segundo proyecto, introduciendo también parte de la propuesta de Murueta (Segunda lámina) y por último, los dos proyectos elaborados en Baldatika en parejas (Láminas tres y cuatro).

Lo cierto es que nos ha resultado imposible introducir todo el trabajo realizado durante el curso, es por ello que algunos trabajos han sido excluidos (Los trabajos realizados en la cantera de Ereño, entre otros). Muchas gracias y hasta otra. 



miércoles, 25 de mayo de 2011

URDAIBAI, BESTE BEGIRADA BAT

Jada, ikasgai osoko lau proiektuen inguruan erreparatu dugularik, urte osoan burututakoarengan idazteko aukera ailegatu zaigu. "Lan taldean aritzea izango da kurtso honetan gehienbat ikasi nahiko nukeena" izan zen irailean blog berrian askok idatzi genuena gure asmoak adierazteko orduan. 


Egia esan, horixe da, duda barik, aurtengo esperientziatik gogoz gogoratuko duguna, bertatik (talde lanetik) erdietsi baitugu proiektu bakoitzaren izaera eta bidea. 


Azken sarrera honetan, beraz, launaka (Gaizka, Andoni, Ubay eta Julen) , Urdaibai eskalan, burututako azterketa eta proposamenak azaltzen dira. Izan ere, lamina honen osatzea izan da Laida, Murueta, Ereño eta Baldatikako proiektuen habiapuntua une oro. Modu honetan, proiektuen lotura begibistakoa suertatzen da, bai geografikoki biosfera berean aurkitzen direlako, baita proiektuen arteko lotura kontzeptualak existitzen direlako ere. 


Bitxia bada ere, eskala honetan erreparatuz gero, aktuazio eremutik kanpo gelditzen ziren zenbait esparrutan proposamen eta aktuazioak planteatu izana, modu zuzenean lagungarri suertatu zaigu proiektuarekin aurrera egiterako orduan: esaterako, Laidako proiektuaren izaerak ez du zentzurik Gernika-Lumon planteatutako interbentsioa aintzat hartu ezean (aparkaleku baten proiektua), ez eta Urdaibaiko mendebaldean proposatutako ibilbide kultural eta paisajistikoa kontuan hartu gabe ere. Habiapuntua berbera izan zen hurrengo proiektuan (Muruetako proiektuan, alegia).


Beste askotan, plano honen osatzeak, irakasleek planteatutako programaren inguruan hausnarketa egitera gonbidatu gaitu. Muruetan, esaterako, kokapen geografiko anitz aztertu genituen, Urdaibaiko udalen artean, potentzial erabakigarrien atzetik; hauxe izan zen, gainera, Ereñoko harrobian proposatutakoaren erabakirik garrantzitsuena (...)


Baldatika auzoan proposatutakoa ere ez da ulergarri suertatzen lamina honetan adierazitakoa aztertu ezean, bertan aurkitu baikenuen inguru osoan (baita Euskal Herri edo/eta Kantaurialde mailan) topatu dezakegun arazo eta aldi berean aukera paregabea: Pinus Radiata espeziearen bilakaera gure eskualdean.


Bukatzeko, taldekideei eskerrak ematea besterik ez dago, lauron artean proiektuekin aurrera egin ahal izanak honen gisako, urte osoko, zirkulu itxia gauzatzea ahalbidetu baitu; beste era batera, behar bada, ezinezkoa izango baitzen.


Milesker.

domingo, 22 de mayo de 2011

Zur Ustiapen alternatibo bat Zur alternatibo batekin: Baldatika


Baldatika, Foruako auzo bat, duela 100 urte. Baserriz osaturiko paisai batean beraien biztanleek baso eta landa lurrak ustiatzen dituzte. Urteen joan etorriak ustaren aro ezberdinek markatzen dituzte. Maiatzako marrubiak, Uztailako tomateak, Iraileko porruak … Negua heltzean ez da gehiegi geratzen ortuan, basogintza garaia da. Lekuko zaharrenek ilargia zelatatuko dute, honen fasea egokia noiz izango den esperoan, usadio zaharrak agindu bezala. 

Baldatika, Foruako auzo bat, gaur egun. Bere azken hatsari eutsi ezinean dauden baserri eta hormigoiz eraikitako sasi-baserri-txaletez osatutako paisai batean beraien biztanleak ez dira ageri, hirian baitaude lanean. Urteen joan etorriak telebistak markatzen du. Irailean haste da liga, urrian tele eleberrian denboraldi berriak eta uztailean berriz Frantziako Tour-a eta “el gran prix del verano”. Ingurura begiratu eta joandako garai baten itzala baino ez den, artalde bat ikus daiteke belarraz gozatzen, lasai. Ardi multzo honek bizi egunak mugatuak ditu jada. Jabeak saldu egin behar dituenaren erabakia hartuta baitu. Irabazi baino galera gehiago ematen dizkiote. Ezin dezake leia ustiapen handien aurka. 
Auzoa inguratzen jada ez dago haritz, pago eta arteez osaturiko ohian basati bat, baizik eta pinus radiata baso ordenatu eta arrazional bat. Piñuek desioz begiratzen dute auzoa, noiz izango ote diren ustiatuak zain. Baina biztanleak ez dira konturatzen, ez baitaude bertan.

Erori da gaua, eta gutxika gutxika iluntasunean zuzenak marrazten dituzten auto argiak bereiz daitezke. Biztanleak etxera bueltatu dira, lan eguna bukatu da. Lo hartu aurretik telebistak urteko zein sasoitan bizi diren gogoraraziko die.   

Argiak itzali dira.

Bihar berdin izango da.

Ez Baldatikan barrik, Euskal Herriko hainbat landa nukleoetan ere hau bera gertatuko da. Industria agropekuarioak eta forestalak aldaketa bortitz bat jasan izan dute azken urteetan eta baserri modeloa, zaharkiturik, ez da gai gaur egungo merkatuan eskaintza egoki bat gauzatzeko gai. Egoera honen aurrean baserriak abandonatu edo etxebizitza funtzioa hartu dute bere gain. Honek ustiapen landa eremu hauek logela hiri bihurtzea eragin du, eta inguruko landa guztiak ez ustiatzeaz gain beste sasi-baserri-txalet-en eraikutza bultzatu du. Gainberan dagoen bizi forma baten aurrean aurkitzen gara.
Logela-auzo hauen aurrean  zazpi pausotan bananduriko prozesu bat planteatzen dugu, landa nukleo hauek, berriz ere, inguruko baliabideak ustiatzen segitzeko asmotan eta auzoari bizitza berriz ekartzeko intentzioarekin.


1. Interes publikoa eraikin pribatuak okupatzen



Prozesuaren lehen pauso honetan baldatika auzoko ermita eta txoko pribatua okupatzea proposatzen dugu. Ermita gaur egun ez du erabilerarik eta egoera nahiko kaskarrean aurkitzen da. Hori dela eta eraberritu aurretik zur  biltegi eta tailer  bezala erabiliko da. Bertan zura tratatu eta lehortuko da, ondoren beharrezkoak diren eraikinak eraikitzeko beharrezkoak diren piezak ekoizteko.
Txoko pribatuari dagokionez egoera bikainean dago eta behin behineko etxebizitza funtzioa hartzeko falta zaion bakarra dutxa bat izango litzateke. Azken detaile hau dutxa solar bat jarriz konpanduko dugu.
Kolonizazio lehen urratsa gauzatzeko, beharrezkoak diren materialak traktore eta Ford Transit batean kargatu eta lau langilerekin batera Baldatikara joatea planteatzen da. Ibilgailuetan daramatzaten materialekin eraikin biak akondizionatuko dituzte. Behin lan hau eginda lehen ustiapenekin hasiko dira.




 2. Lehengo hazia





Behin lehen zur piezak ekoitzita ditugula lehenengo lehorgailuak eraikitzeari ekingo diogu. Lehorgailu horien bitartez material gehiago bildu ahalgo dugu eta lehortze prozesua azkartu. Lehorgailuak platform frame eraikuntza sistemaren bitartez egongo dira eraikiak. Makil txikiez eratuak, 10x5 15x5 eta 15x2 eko zur piezez egongo dira eratuak, zimenduak izan ezik, zeintzuk 16x16ko epaia eta 150zm ko luzaera daukaten taketez egongo dira eratuak. Zimenduetarako pieza hauek gainazala kiskalduta izango dute, xilofagoen eta hezetasunen erasotik babestuta egon daitezen.






3. Ugalketa




Behin lehen lehorgailuak eraiki ondoren prozesua asko azkartu da. Beraz, lehorgailu berriak eraikitzeko bai premia eta baita materiala sortu da. Horrez gain, hainbeste zur pieza tratatzeko eleiza barruan eraturiko tratamendu bainera ez da aski izango, beraz aire libreko tratamendu ontzi batzuk eraikiko dira. Tratamendua ura eta borax gatzek osatzen duten nahasketa baten bidez gauzatuko da. Tratamendu ontzi guztiak maldan bera egongo dira kokatuak eta tutueria sare baten bidez egongo dira konektatuta. Goiko gunean tratamendu likido depositu bat egongo da, non erabiligabeko likidoa izuriko den. Behan aldiz, erabilitako likidoak jasotzeko depositu bat izango da.






4. Emantzipazioa I




Behin lehorketa eta tratamendu prozesuak sistematizaturik daudela, ermita usteko garaia heldu da. Ekoiztu den materialaz baliatuz abandonaturik dagoen ur depositu zaharra biltegi - tailer bilakatuko da, oraingo honetan behin betikoa. Ermitako espazioa baino askoz handiagoa, bertan materialen lanketa eta bilketa areagotu egiten da. Horrez gain, oleta konektatuko duen errepide bat eraikitzea planteatzen da, udalaren kontu. Errepide hori klabea izango da ustiapen honen etorkizuneko hazkuntzan. Horrez gain, berriz berrezkuratuko da aintzinean Oletak eta Baldatikak izandako arreman estua, bide sarea izteaz gain.





5. Emantzipazioa II


Lantoki aproposa eta zur tratamendu prozesu sistamatizatua behin lortu ondoren, konplexutasun altuagoko eraikinak ekoizteari ekiteko prest gaude. Lehengo etxebizitzak eraikitzen dira. Etxebizitzen zimenduak lehorgailuak izango dira. Era honetan, baserri tradizionala lez, makina beten inguruan eraikitzen den etxebizitza bat bilakatzen da.









6. Azken ukituak



Etxebizitzak eraiki ondoren, inguruak egokitzea eta akaso lehorgailu gehiago erakitzea baino ez zaigu geratzen. Horrela, lehorgailu gehiago eraikiko dira, eta etxeak eta espazio publikoak batuko dituzten bideen urbanizazioa garatuko da. Horrez gain, arreta berezia eskainiko zaie fase honetak aurrean erabili izan diren erakin biei, ermita eta txokoari. Ermita espazio funtzioanitz bilakatuko da, no ekitaldi eta jarduera ezberdinak garatu ahalgo diren. Txokoari dagokionez, lehen pribatua izandakoa, orain publiko bilakatuko da, herri elkarte batean eraldatuko da. Txokoak aldaketa burokratikoak izateaz gain, aldaketa fisikoak ere izango ditu. Baldatikako espazio publikoari sortzen dion kaltea dela eta, eta espazio publiko hori gauzatu izan den proiektuarekin arreman zuzen bat lortzeko txokoaren estalkia graderio batean eraldatzea proposatzen da, non, alde batetik auzoko espazio publikoko ekitaldiez gozatzeko balio izango duen eta bestetik bai biztez eta baita basogintza jarduerez gozatzeko aukera emango du.







 Aire irteera babez barandilletatik 
egingo da zenbait kasuta.






7. Etorkizunera begira




Azken ukituak gauzatu ondoren, baldatikan eratu den komunitate berria erabat autonomoa da. Esku artean daukanarekin etxebizitza berriak eraiki ditzake, pinus radiata zura komertzializatu, lehorgailu gehiago sortu... nahi duen bidea jarrai zezakeen.

Aurreko sarreran azaldu izan genuen bezala, egokiena nukleo txikiak eratzea izango litzateke etxebizitzak gune puntualetan fokalizatuz beraien inguruan espazio publiko egoki bat sortuz.

















miércoles, 20 de abril de 2011

Baldatika: Prozesua eta Tipologia

Harri kartoizko dekoratuak eta baso umezurtzak

Aurreko batean jada egin genuen, momentu honetan eskutartean langai daukagun, Baldatika auzo Forutarraren egoera. Gainbehera atzeragaitz bati aurre egin ezin dion baserritar bizitza eredu tradizionala, lo gela hiri sistemarekin hari da leian, bere azken hatsa noiz agortuko duen zain. Gutxinaka gutxinaka, baserriak explotazio agropekuario bezala kudeatu izan dituzten erabiltzailerak desagertzen joan diren einean, hauek, hiritarrentzako etxebizitza bezala berriztatu egin dira, edo kasurik tamalgarrienetan eraitzi, etxebizitza berri bat eraikitzeko. Kasu bietan explotazioak desagertaraziz. Izan ere, ez da harritzekoa desagerpen hau, zaharkituriko ustiapen abelur hauek ez baitaukate zer eginik egungo explotazioekin moderdeno eta teknologikoeki.

Honela aurkitzen dugu Baldatika, logela hiri(auzo) bilakatzera kondenaturiko etxebizitza multzoa. Hala ere, salbamendu-flotagailu batek naugragoa itotzen usten ez zuen bezala, ageri zen Baldatika inguruan, honen susperketa eragin zezakeen potentziala: Pinus radiata basoak. Honen bidez, eta aurreko batean komentatu izan genituen puntuekin ekin zaio proiektu honi, ondorengo lan prozesua planteatuz.



Prozesu hau garatuko den ingurua ondo akotatu beharko litzatekela kontzideratu izan da, izan ere, gaur egun eraikinen inguruko lurren partzelazioa nabarmena da. Hori dela eta, erabilerarik ez daukaten orubeak erabiltzea kontzideratu da.


Baserriaren oinordetza
Baldatika auzoren lurrak Urdaibaiko biosferaren barnean daude kokatuak. Hau, horrela izan, bertan eraikiko diren eraikin berriek ondare paisajistiko eta kulturalak “babesteko” legedi zorrotz bat bete beharko dute. Legedi horren barnean ageri diren araudietako asko eraikin berriaren balore estetikoak baserri tradizionalera (edo hobe esanda, baserri tradizionalaren garai bateko) hurbiltzea bilatzen du, babes paisajistiko kultural horren atzetik. Horien adibide dira bi uretara dagoen teilazko estalkia, zuriz margoturik dagoen, leiho bertikalen  erabilera beharrezkoa edo kontra-bentanak. Guk ordea gure tipologia planteatzerakoan baserri tradizionalaren beste zenbait balore berrezkuratu ditugu:



Baserria makina bezala



Baserria, gaur egun gizarteak hain barneraturik daukan irudi bukolikotik urrun, explotazio agropekuario bat izan da, arrazionalki antolatua, makina baten moduan. Zenbaitetan makina literal bat bilakatuz. Horren adibide dira, XVI. mendean Euskal lurretan eraiki izan ziren dolare baserriak. Baserri guztia sagardoa ekoizteko erabiliko zen dolare baten inguruan eraikitzen zen, gainerako erabilera bigarren mailakoak bilakatuz.

 Gure kasuan, basogintza uztiapenerako hain beharrezkoak ditugun sekadora solarren inguruan etxebizitzak eraikitzea planteatzen dugu. Gailu hauek eraikinaren zimendua soluzionatzeaz gain, inguruan hain karakteriztikoak diren malda gogorrei aurre egiteko balio dizkigute. Honez gain, sekadora hauen bitartez posiblea zaigu espazio publiko berriak sortzeko aukera daukagu.

Sekadora hauek, proiektuko eraikin guztiak bezala, egur pieza txikien bidez eraikitzea planteantzen da. Lurrarekin kontaktua gauzatzeko gainazala kiskalirik dauzkaten egur pieza batzuen bidez egitea proposatzen da.

Lehoragilu solarraren gainean, horrez gain, sekzio ezberdiñeko protikoak eraikitzea ahalbidetzen da.





Ataria: Auzokoekin elkarbizitzarako esparrua


 


Baldatikan gaur egun dauden baserri tradizional guztiek ataria daukate, eraikin berriak ez bezala. Ataria baserriko espazio pribatua izan arren, kutxu erabat publikoa dauka, eta historian zehar beti izan da solasaldietarako, soziabilizatzeko edo behar ezberdinak gauzatzeko espazio funtzioanitza, eta nolabait baserriko horma lodien atzean izkutatzen ziren pertsonen erakustoki. Oraindik proiektatze prozesuan ageri jarraitzen duten tipologietan kontzeptu hau integratzea planteatzen da.


Urbanizazio sistema ez lineala

Proiektua gauzaturiko den eremuak mugatzerako orduan auzo guztian zehar ierkia ezberdiñetako fokoak sortzea planteatzen da, hiri kalearen konfigurazio lineala sahieztu nahian. Hori dela eta, hiru nukleo planteatzen dira. Garrantzitsuenak eleiza txokoak eta C formako eraikinen artean sortzen den plaza indartzea bilatzen du. Horrez gain, gunean ageri den txoko pribatuak espazio publiko honi ematen dio kutxu pribatua deuzestatzea bilatzen da.

Honez gain, beste bi nukleo planteatzen dira, bigarren mailakoak. Bat Oletan, Baldatikarekin kontaktuan jartzeko intentzioarekin eta bere inguruak daukan kutxu pribatua publiko bilakatzeko intentzioarekin. Azken nukleoa baldatikaren bidearen bukaeran kokatzea planteatzen da, beste biak baino apalagoa, gune hau isolaturik ez gelditzeko  asmoarekin.