jueves, 12 de enero de 2012

PLOT -Baiona border lands activation system

  Baionan garaturiko proposamenarekin jarraituz. Behin analisi ekonomiko, kultural, soziologiko, nahiz fisikoa burutuak zeudelarik, hirigintza mailako ordenazioa proposatzen da. Inguruaren egoera eta baliabideak ikusirik proposamen aldakor eta anitz batera bideratuz proiektua.  Proposamen honek, inguruaren integrazio eta parte-hartzea bideratu nahi du, gaur egun muga egoera dena iterazio eremu bilatzea helburu izanik.
  Proposamenaren funtsa, eremuaren partzelazioan oinarritzen da. Hau da,orubearen zatikatze bat proposatzen da, non, partzela bakoitzak erabilera eta erabiltzaile bat izango duten. Hauek orubearen integrazio eta iterazioaz arduratuko dira, orubeari izaera aldakor eta anitza ahalbidetuz.
   Ideiak aurkezten dituen aukerak eta orubearen tamaina dela eta, proposamenaren garapena, erdibitu egiten da, atal bakoitza taldekide batek garatuz.Arsenalaren garapean ondoren  aurkeztuko da, gainontzekoa nire taldekidearen, Gaizka Altuna-ren, esku geratuz.Emaitza ondorengo web orrialdean aurkituz,  http://gaizkaaltunacharterina.blogspot.com/.   

ANALISIA


  Arsenalaren partzelazio garatzerako orduan ondorengo artezpideak hartzen dira kontuan.

  Artezpidea hauek partzela minimoaren ideiatik eratorriak dira. Orubeari etekin handiena emateko. Partzela minimo bat eratzen da non, erabiltzaileak garatu nahi duen ekintza aurrera eraman ahal izateko eremu egoki bat izan dezan.Hauek noski bateragarriak izan daitezke ekintza handiagoak jorratzeko.
  Eremu edo partzela guzti hauek kudeatzaile nagusi baten esku geratuko dira.Hauek erabilera egoki eta baliagarri bat  garatzen dela ziurtatuz. 



 Guzti honek orubearen partzelazio aldakor bat dakar, hauen mugak zehaztezin bilakatuz. Egoera bakoitzean ordenazio bat aurkituko dugu, hauetan mantentzen den bakarra ibilbide nagusiak izanik .


  Partzelen erabilera anitzak direla eta, zehatzezina da orubeak izanGO duen itxura. Hala ere, aurreikuspen bat eginik, garatu daitezkeen ekintzaK zerrendatu daitezke sei azpimultzo handitan sailkatuz: Paisaigintza, ekitaldiak, kirola, kultura, aisialdia eta bestelakoak. Hauek urtaroan zehar indarra galtzen edo irabazten joan dira urtaroaren arabera aldameneko grafikan ikus daitezkeenez.

Beste aukeratako bat ekintza ezaren, egoera izan liteke. Egoera txarrenera aurreikusiz, orubeak gaur egun inguruan dauden aparkalekuen izaera jaso dezake edo gaur egungo egoerara itzuli daiteke. Horien irudi ditugu ondorengo irudiak.  

martes, 15 de noviembre de 2011

Border Lands Activation System



Analepsis

Manifestua

    Hiri barnean proiektatzerako orduan beti ahalegintzen gara eraikina  bere  inguru  fisikoan  nolabait  integratzen. Hala ere, zenbaitetan  eraikin  edo  eraikin  multzo baten eragina hirian errealitate fisikotik, beste errealitate batzuetara hedatu daiteke, errealitate soziala,  kulturala edo ekonomikoa esatera.

Beraz, beharrezkoa izango da inguru fisikoarekin gain, inguru ekonomiko, kultural eta sozialarekin lan egitea.

Erlazio fisikoak




    Enkarguz jasoriko orubea Nive-ko unibertsitatea eta Baiona hiriaren artean aurkitzen den eremu batean dago. Gune hutz eta txarto aprobetzaturiko espazio sekuentzia baten parte, muga fisiko  batean kokatuta egoteaz gain muga programatiko eta sozial batean kokaturik dago. Muga egoera hau interesgarri ikusis muga espazio sekuentzia osatzen duten gainerako orubeak ere proiektuan barneratu dira.

Pertsona eta espazio fisikoen arteko erlazioa



    Hiritarren eta hiriaren arteko erlazioak aztertzen konturatu gintezke Baionak espazio publikoz ondo orniturik dagoen arren ez daukala espazio publikorik non hiritarrek kolektiboki interbenitu dezekeen.
Unibertsitateari dagokionez normalean izan ohi duten jarrera autarkikoa dela eta hiritarrak ez dira unibertsitatera gerturatzen eta unibertsitarioak ez dira hainbeste hirira gerturatzen. Beraz, beharrezkoa ikusten da hiritarrek unibertsitarioekin elkarlanean interbenitzeko aukera ematen duten espazioen sorrera.


Pertsonen arteko erlazioak



    Muga egoera horretan elkar ikusiko dute unibertsitarioak eta hiritarrak, eta bien arteko elkarlana burutu beharko dute, posiblea al da?
Gaur egunean Baionatarrek hiritar partadaidetza gutunaren bidez, hiritarren errepresentatzaile diren kide talde baten ganbara batek  hiritarren interesak defendatzen ditu.
Aski ezagunak dira ikasle eta irakasleen artean osaturiko tailer kolaboratiboak. Beraz, giro horretan, zergaitik ez da emango elkarren arteko partaidetza eta lankidetza aktibitateak?


Espazio Publikoa



Aniztasuna, aldakortasuna, hiritarren interbentzioa eta unibertzitatearekin elkarlana sustatu nahi izan da proiektu honetan. Kontuan izanda gure xedea lortzeko beharrezkoa den ekintza kopuru mota anitza, orubearen partzelazio sistema bat planteatzen da,  aldakorra, moldakorra, esperimentaziorako gune bat non unibertzitario eta hiritarrak izango diren protagonistak


Ordenantzak

Eskuarteetan dugun lanak arkitektura lan baten eskala gaindituta hirigintza proiektuaren eskala izateaz gain, proiektuaren barnean emango diren erabilera aldakorrek hirigintza proiektu baten indefenizio mailak dituen kalifikazio/klasifikazio sistema eskatuko digu.


Kudeaketa

Orubeen kudeaketen banaketa aldakorra izango da. Aniztasuna, aldaketa eta efimerotasuna bultzatzeko bidean. Hala ere, banaketa hori ez da arbitrarioa izango. Izan ere, gune bakoitzak kuadatzeile jakin batzuen erabilera jakin batzuk biltzeko egokiagoak izango dira.



Adibidez eleizaren iparraldera dauden lur lasaiak kudeatzaile pribatuentzat apropsak dira, edo eleizaren ingurukoak eleizaren elkartearentzat. Hala ere, zonifikazioa ekiditeko intentzioagaz portzentai nagusi bat erabilera jakin horietara bideratuko den arren beste kudetzaile batzuen puntuak txertatuko dira.

Adibidez, eleiza inguruan:
%75 eleizaren elkartearentzat
%10 udalarentzat
%5 unibertzitatea
%5 paisagintza eskola
%5 hiritar autonomoak





Estrategia

Proiektua honen emaitza orubean eragiten duten eta eragiteak nahi ditugun faktore ezberdinen superposizioarekin lortu izan da. Mota ezberdinetako faktoreak hartu izan dira kontuan, faktore fisikoetatik faktore sozialetara, faktore programatikoetatik pasatuta. Izan ere, gure helburuetako bat proiektua inguru fisikoan integratuta egoteaz gain, inguru ekonomiko, sozial eta kulturalean ere integratuta egotea lortzea da.



Programa

Programa garatzerako orduan ezinbestekoa dugu gure ingurua ezagutzea. Horretarako inguruan ditugun puntu erabilgarriak bereganatu eta integratu beharrak daude. Gure kausan bi dira puntu hauen iturri. Batetik, unibertsitatea ikasle eta irakasleen formakuntzan zentratua, eta bestetik hiria gizartearen ongizatearen bila. Gure programak bi puntu hauek bateratu egin beharko lituzke programaren atal bakoitzari gune egokia emanez. Horren irudi dugu azpiko irudia, non emaniko programa, programa gehiagarri batekin lagundurik orubean nola ezarri beharko litzatekeen aurkezten digu.


martes, 25 de octubre de 2011

F.A.Q. Baiona

 

Manifestua:

    Hiri barnean proiektatzerako orduan beti ahalegintzen gara eraikina  bere  inguru  fisikoan  nolabait  integratzen. Hala ere, zenbaitetan  eraikin  edo  eraikin  multzo baten eragina hirian errealitate fisikotik, beste errealitate batzuetara hedatu daiteke, errealitate soziala,  kulturala edo ekonomikoa esatera.

Beraz, enkargatu izan zaizkigun eraikinen integrazioa  hirian lortzeko beharrezkoa ikusten dugu agente ezberdinen erlazioak zehaztea beraien arteko sinergiak eta sinbiosiak bilatuz proiektuaren integrazio total bat bilatzeko. Horretarako erlazio ezberdinak astertuko dira, baloratu eta azkenik beharko balitz modifikatu eta modifikazio hori gauzatzeko ze pauso eman behar diren aztertu.
Aztergai daukagu

Baiona, 44.406 biztanleko hiria. Lapurdiko hiriburu, Iparralden. Errobi eta Aturri ibaiak elkar aurkitzen diren puntuaren inguruan erakia. 1998an Unesco gizadiaren ondare izendatu zuen. Bere ekonomia turismoa, komertzioan eta industria siderurgiko eta kimikoan oinarritzen da.

/Wikipedia/



1.Lekua - Leku Erlazioak: eremu fisikoen arteko erlazioa
NOLAKOA DA ORUBBEAREN ERLAZIOA BERE INGURU GERTUAREKIN?

Zer dauka Iparraldean? Zein erlazio sortu beharko litzateke bertan dauden elementuekin?

Rue Peletier, Noizbait orubea okupatu izan duten eta gaur egun dauden etxebizitza eraikinen artean doan kalea. Ezinbestekoa kalea mantentzea, hiri zirkulazioak ez haustekoeta orubean eratu daitekeen espazio publikoek hiriarekin lotura bat izateko.


Zer dauka Ekialdean? Zein erlazio sortu beharko litzateke bertan dauden elementuekin?

Kanpuseko erakinak. Kontuan izanda administrazio berdinarenpean daudela posiblea da programa komunen bitartez erlazioak sortzea. Ezinbestekoa izango da egun tokian dagoen hegoaldeko administrazio bulegoetara eltzeko dagoen pasoa mantentzea.

Zer dauka hegoaldean? Zein erlazio sortu beharko litzateke bertan dauden elementuekin?

Administrazio eraikinak. Orubea eta erekinen artean harrexi baten bidez mugaturiko  gune bat dago. Eraikinekin publikoak diren arren ez dute publikotasunik erakusten, baliteke bere iragan militarragaitik izatea. Gotorleku izaera hori potentziatu beharko litzateke?


Zer dauka mendebaldean? Zein erlazio sortu beharko litzateke bertan dauden elementuekin?

Errobi  ibaia. Ahazturik elementu handia. Erdiaroko hiriaren bizkarretara bizi da. Interesgarria liteke puntu honetan nolabaiteko loturagune bat ezartzea berarekin.


Zer dauka behekaldean? Zein erlazio sortu beharko litzateke bertan dauden elementuekin?

Aztarnategia. Historian zehar orubeak hainbat eta hainbat aldaketa jaso izan ditu. Bertan garai ezberdin bakoitzean eraikin ezberdinak egon dira kokatuta, konbentu batetik arselan militar bateraino. Gaur egun seguruenik bertan jarraituko dituzte eraikin hauen zimenduen aztarnak. kontuan hartzekoak duten balore historikoagaik. Interesgarria liteke ziemendu horiek aprobetxatzea, ondare ondar gehiago ez sortzeko bidean.


Zer dauka goian? 

43°29′33″N 1°28′35″W koordenatuetan aurkitzen den zeru puxka.

 NOLAKOA DA ORUBBEAREN ERLAZIOA BERE GERTUTASUN ERDIKO
INGURUAREKIN?

Orubea beste eskala batera aztertzen badugu, konturatu gintezke nola, baluartea ete hiri trinkoaren artean ageri den espazio residualen sekuentzia baten barte den. Espazio hori muga fisiko bat izateaz gain muga programatiko bat ere izango da, ekipamendu  eta etxebizitza artean. Muga egoera horrtan espazio biak zerbitzatzen dituen aparkaleku bilakatu da.

Zer egin mugarekin?
Gilles Clement-ek  hirugarren paisaiaz hitz egitean kontatu zigun bezala, muga eremuak dira eremu guztien artean aberatzenak, bertan batzen baitira alde bakoitzeko indarrak aniztasun maximoa lortuz. Dudarik gabe, hainbesteko potentziala duen gune hau ezin daiteke parking bat bezala desaprobetxatu.

 NOLAKOA DA ORUBBEAREN ERLAZIOA BERE INGURU URRUNAREKIN?

Azken atzerrabizta bat egiten badugu lekuan konturatu gintezke hiriari berez, espazio berderik ez zaiola falta. Erdiaroko hirigune trinko guztia  noizbait baluartea izandako terreno berdez dago inguratua, zeinetan hainbat kirol ekipamendu dauden. Gure orubea hiritrinkoak berdeguneak eta ibaiak inguratzen dute, Beraz...

Zer izan behako litzateke gure orubea, berdegune, hiritrinko edo ibai?
Gure orubea hiruren arteko trantsitzio gune bat izan beharko da, beraz, berdegune, hiritrinko eta ibai izan beharko da.

     



Lekua - Pertsona Erlazioak: Giza faktoreak eta eremu fisikoen arteko erlazioak

NOLAKOAK DIRA HIRIA-HIRITARRAK ERLAZIOAK?
Nolakoa da hiria?
Baiona ondare arkitektoniko garrantzitsu bat du. Unescok babestua. Horrek espazio  eta eraikin publiko asko izostuta egotea ekarri du. Berain garai bateko itxuraren islada mantenduz papelez osaturiko antzigar geruza batenpean

Baiona hiri turistiko bat da. Ipar Euskal Herriko hiri nagusia. Horrek espazio eta eraikin publiko gehienak turistentzako prestatuak egotea ekarri du.

Zer behar da?
Eraldatu daitezkeen espazioak behar dira, non elementu efimeroek hiritarren beharrak aldatu ahala aldaketak jasoko dituzten, ondare babes lege baten barruan aurkitzen ez den eremua.

Hiritarrentzako espazioak, behar dira, Hiritarrentzako pentsatuak, hiritarren beharrak asetzeko eta ez turismoarenak.

zein estrategia jarraitu?
Dudarik gabe ezin daiteke planteatu babesturik dagoen ondarea eraistea, Baionako gizartearen historia eta identitatearen erakusle izateaz gain, gizadio osoarentzat interes kulturaleko eraikinak baitira. Ezin daiteke ordea planteatu eraikinak bere baitan izostea, bestela hiria egungo bizimodua jaso ezingo duen hiri museo soil bat bilakatuko da. Diogenesen Sindrome arkitektonikoa ekidin behar dugu hiritxokoak izaten jarraitu ahal izateko. Galderari erantzuna... Eraikin eta espazioen birtziklatzea, beste funtzio garaikide batzuetara moldatu

 
.


NOLAKOAK DIRA HIRITAR-UNIBERTSITATE ETA UNIBERTSITARIO-HIRI ERLAZIOAK?



Unibertzitateak gehienetan aurkitzen den hiriarekiko jarrera autarkiko bat hartzen du. Modu honetan hiriarengandik ahalik eta dependentzia maila txikiena lortzen saiatzen da. Horrek dakartzan arazo guztiekin. Zonifikazioa, urteko hilabete jakin batzuetan eta eguneko ordu jakin batzuetan aktibitaterik ez dagoen  eremuen sorrera, ekipamenduen bikoizketa, elitismoa... Jarrera autarkiko horretan hainbat eta hainbat emaitza negatibo aurki genitza.


Zein estrategia jarraitu hau ekiditzeko?

    Berebizikoa da jarrera autarkikoarekin bukatzea eta unibertsitatea eta hiriaren artean elkartrue sinbiotiko bat bultzatzea. Honek bai hiri eta bai unibertsitateari onunak ekarriko lizkieke biak baidaukate  elkarri zer ezkeini. Hiriak kafetegi, jatetxe, kirol ekipamendu etabar ezkeini ditzake, unibertzitarioak bezero bilakatuz eta ekonomia lokala potentziatuz. Unibertsitateak berriz, hiritarrentzako, aretoak, seminiarioak, esposaketak eskeini ditzake, jakintza hiriari irekiz.



NOLAKOAK DIRA UNIBERTSITARIO-UNIBERTSITATEERLAZIOAK?
        Zaila da definitzea unibertsitario baten erlazioa unibertsitatearekin, izan ere, bai unibertsitarioa eta bai unibertsitatea egoera aldaketa, baina orokorrean esan daiteke unibertsitarioa ez dutela hainbeste erabiltzen dituzten espazioen gan eraldaketak sortzeko aukerarik. Kasurik arruntena, gela, areto edo liburutegi espazio generikoak erabiltzen dira, zeinek ez daukan zertan ezegokia izan behar.
Hala ere, hain aldakorra den erabiltzaile bat dugula kontuan izanik, interesgarria izan daiteke kolektiboki aldatuko diren espazioen eraketa, erabiltzaileen jarrera aktiboago bat lortzeko eta ,elkarlanean, beraien artean loturak eratzeko.. 


Pertsona- Pertsona Erlazioak: giza faktoreen arteko erlazioak

NOLAKOAK DIRA HIRITAR-HIRITAR ERLAZIOAK?

                Baiona Agenda 21-aren ekimenaren barnean hiritarren parte hartze karta idatzi zuen pasadan urtean. Honen bitartez udaleko erabakietan hiritarrek badute zer esan. Hiria sektoreka banatzen da. Sektore bakoitzean hiritar biltzarrak gauzatuko dira eta ondoren sektore bakoitzeko ordezkarien artean udaleko erabakietan botoa izango duen kamara bat eratuz.

                Honek Baionan partaidetze espiritu bat badagoela erakuzten digu, eta posiblea dela hiritarrak elkarlanean jartzea ongizate komuna lortzeko xedearekin.



NOLAKOAK DIRA HIRITAR-UNIBERTSITARIO ERLAZIOAK?
                Unibertsitarioak hirian pasozko biztanleak izan ohi dira ikasten duten hirietan (hiria kuestioan bere jaioterria ez bada, noski). Unibertsitatera heldu, ikasi, gainditu eta ospa. Tartean zenbait parranda.

Interesgarria litzateke, irakaskuntzan heziketa programaren konplementu bezala zenbait jarduera planteatzen, non interes komunak partekatuz, hiritarren eta unibertsitarioen artean, sinergiak sortuz, hiria hobetzea planteatzen den.

Hiritarrek lehen mailako laguntza profesionala jasoko lukete berain hiria hobetzeko, unibertsitarioak berriz berien ideiak praktikara eramateko aukera eta lekuko errealitaren dimentsio berriak ezagutzeko parada izango luke. Eta bai hiritarrek eta unibertsitarioak lortuko lukete beste modu batere posible ez den lotura pertsonalak.




NOLAKOAK DIRA UNIBERTSITARIO-UNIBERTSITARIO ERLAZIOAK?
            Unibertsitatean maiz gertatzen da bai irakasle-irakasle, ikasle-irakasle edo ikasle-ikasle taldeak batzea osatzea tailer edo ikerketak gauzatzeko ikasketa programatik kanpo. Enkarguan irakasle eta ikasleentzako bizitegiak ikasten dira. Interesgarri litzateke, irakasgelatik kanpoko arreman horiek gertaarazi eta potentziatzen duen arkitektura bat planteatzea sujetuen arteko elkarlaguntza sustetzeko.


Ondorioak: Programaren birdefinizioa eta aktuazio eremuaren birpartzelazioa

Jasotako eremuaren eta programaren leku ezberdinen , pertsona eta leku ezberdinen eta pertsonen arteko erlazioak aztertu ondoren orubea birpartzelatu egin da, muga berriak ezarriz, eta programa berrinterpretatu da, bertako elementu eta partaideen artean erlazio berriak planteatuz. 


PROGRAMAREN BERRINTERPRETAZIOA

Eskuartean dugun lursaila muga fisiko eta programatikoan eratzen duten espazio publiko sekuentzia baten atala bat da. Muga egoera gaitzetsi beharrean potentzial bezala ulertu daiteke, Gilles Clement-ek esan bezala, mugetan gertatzen dira gauzarik interesgarrienak. Hori dela eta prograba birplanteatu egiten da egoera hori aprobetxatzeko eta agente ezberdinen artean sinergiak bilatzeko.

ORUBEAREN MUGA BERRIAK:

            Muga egoerak orubea aldakor bilakatzen du, ezegonkor. Baiona hiri turistiko bat dugu, Baiona ondare arkitektoniko garrantzitsu bat duen hiri bat da. UNESCO-k babestua. Bere espazio publikoa bi faktore hauen menpean daude. Ez dago Bainoan espazio aldakorrik... Muga egoera hau daukagun toki honetan aurki genezake aldakorra izan litekeen espazio hori sortzeko aukera. Non hiritarraka eta unibertsitarioak elkarlanean beraiena den espazio hori eraikiko duten.

            Paisagintza eskolatik ortu urbanoak, lorategi eta negutegi kolektiboak sortzeko ekimenak sortuko dira, hiritarren partaidetzarekin bat. Arkitektura eskolako ikasleek eraikin efimeroen diseinuak gauzatueta eraikiko dituzte hiritarrekin batera , aldian aldian, hiritarren eskaerak hazetzeko.

Esperientzia eta jakinduria elkartruke bat egongo da, eta baita, jakintza eta esperientzia berriak sortuko dira, baten bat aipatzearren, hiria denon artean elkarlanean erakitzea posiblea dela.























miércoles, 5 de octubre de 2011

PLACE DU VAUBAN


XXI. mendeko arazorik latzenetakoa automobila dugu. Buchanan txostenak erakutsi bezala automobilen kopurua gora egiten du urtero bukaerarik gabeko izurrite giza. Hazkunde horrek hirien antolamenduan izugarrizko eragina du, orube ugari ibilgailu hauen beharretara bideratuz. Baionaren kasuan, automobilei eskainitako espazioak alde zaharraren inguruan zabaltzen dira, ibairen ertza bereganatuz; duela mende gutxi batzuk Baionaren bizi-iturri zena automobilen menpe geratuz.

Automobilek bereganaturiko espazio hauek gaur egun aparkalekuak ezartzeko bideratzen dira. Hori gutxi balitz, oraindik plaza edo berdegune giza mantentzen diren eremuak, fluxu handiko errepideek inguratzen dituzte, beraien izaera eta irisgarritasuna oztopatuz.



Arazo horri aurre egiteko praktika honetan ibaiaren inguruko parke lineal edo oinezkoen ibilbide bat proposatzen da, geratzen diren plaza eta berdeguneak lotzeaz gain, espazio berriak eratuko lituzkeena. Horretarako, sistema bat bideratzen da inguruko fortifikazioak eredutzat hartuz. Hau da, bi egoera mota bereiztuko dira, eraso egoera ( ikuspegi interesgarriko eremuak) eta babeserako egoera ( kanpo erasoengandik behar duten eremua).


Interbentzio honek Vauban ingeniariak burutuko lukeen interbentzioaren gisakoa litzateke. Kasu honetan kanpo erasoetatik babestu beharrean, barneko desegokitasunetatik babestuz. Place du Reduit interbentzioaren zentro bilakatuko da, plazari Vauban-en izena eskainiz.

  Place du Reduit-eko interbentzioa parke linealaren jorratzean zentratuko da; orubeak eskaintzen dituen gabezi eta onurak kontuan hartuz. Parkeaz at, eremu aske babestuak agertuko dira. Hauek aske geratuko dira lehendik orubean jorratzen diren ekintzei tokia utziz, eta berriei harrera emanez.   




Ebaketa

Montaje
Altzaera

Maketa

miércoles, 1 de junio de 2011

ERAKUSKETA ETA ARGITALPEN LAMINAK

Hona emen eskeinitako lau laminetan sartu dugun informazioa. Bertan aurkitu daiteke: urdaibai eskalan buruturiko lana, lau proiektuen oinarri esanguratsua izan dena (Lehenengo lamina), bigarren proiektuan buruturiko estrategia/ eskema, Muruetako proiektuaren zati bat ere barneratuz (Bigarren lamina) eta azkenik, Baldatikan binaka osatutako proiektuak parez pare (Hiru eta Laugarren laminak).

Egia esan, launa laminetan buruturiko lana adieraztea zeharo zaila da, hori dela eta zenbait proiektu baztertu behar izan ditugu (Harrobian banaka eginiko proposamenak esaterako ). Beste barik, milesker eta ikusiko gara.

Esta es la información gráfica que hemos decidido añadir en las cuatro laminas. En ellas podremos encontrar: Análisis y propuestas realizadas a escala de Urdaibai, base fundamental de los cuatro proyectos realizados durante el curso (Primera lámina), el esquema y/o estrategia planteadas durante el segundo proyecto, introduciendo también parte de la propuesta de Murueta (Segunda lámina) y por último, los dos proyectos elaborados en Baldatika en parejas (Láminas tres y cuatro).

Lo cierto es que nos ha resultado imposible introducir todo el trabajo realizado durante el curso, es por ello que algunos trabajos han sido excluidos (Los trabajos realizados en la cantera de Ereño, entre otros). Muchas gracias y hasta otra. 



miércoles, 25 de mayo de 2011

URDAIBAI, BESTE BEGIRADA BAT

Jada, ikasgai osoko lau proiektuen inguruan erreparatu dugularik, urte osoan burututakoarengan idazteko aukera ailegatu zaigu. "Lan taldean aritzea izango da kurtso honetan gehienbat ikasi nahiko nukeena" izan zen irailean blog berrian askok idatzi genuena gure asmoak adierazteko orduan. 


Egia esan, horixe da, duda barik, aurtengo esperientziatik gogoz gogoratuko duguna, bertatik (talde lanetik) erdietsi baitugu proiektu bakoitzaren izaera eta bidea. 


Azken sarrera honetan, beraz, launaka (Gaizka, Andoni, Ubay eta Julen) , Urdaibai eskalan, burututako azterketa eta proposamenak azaltzen dira. Izan ere, lamina honen osatzea izan da Laida, Murueta, Ereño eta Baldatikako proiektuen habiapuntua une oro. Modu honetan, proiektuen lotura begibistakoa suertatzen da, bai geografikoki biosfera berean aurkitzen direlako, baita proiektuen arteko lotura kontzeptualak existitzen direlako ere. 


Bitxia bada ere, eskala honetan erreparatuz gero, aktuazio eremutik kanpo gelditzen ziren zenbait esparrutan proposamen eta aktuazioak planteatu izana, modu zuzenean lagungarri suertatu zaigu proiektuarekin aurrera egiterako orduan: esaterako, Laidako proiektuaren izaerak ez du zentzurik Gernika-Lumon planteatutako interbentsioa aintzat hartu ezean (aparkaleku baten proiektua), ez eta Urdaibaiko mendebaldean proposatutako ibilbide kultural eta paisajistikoa kontuan hartu gabe ere. Habiapuntua berbera izan zen hurrengo proiektuan (Muruetako proiektuan, alegia).


Beste askotan, plano honen osatzeak, irakasleek planteatutako programaren inguruan hausnarketa egitera gonbidatu gaitu. Muruetan, esaterako, kokapen geografiko anitz aztertu genituen, Urdaibaiko udalen artean, potentzial erabakigarrien atzetik; hauxe izan zen, gainera, Ereñoko harrobian proposatutakoaren erabakirik garrantzitsuena (...)


Baldatika auzoan proposatutakoa ere ez da ulergarri suertatzen lamina honetan adierazitakoa aztertu ezean, bertan aurkitu baikenuen inguru osoan (baita Euskal Herri edo/eta Kantaurialde mailan) topatu dezakegun arazo eta aldi berean aukera paregabea: Pinus Radiata espeziearen bilakaera gure eskualdean.


Bukatzeko, taldekideei eskerrak ematea besterik ez dago, lauron artean proiektuekin aurrera egin ahal izanak honen gisako, urte osoko, zirkulu itxia gauzatzea ahalbidetu baitu; beste era batera, behar bada, ezinezkoa izango baitzen.


Milesker.