domingo, 28 de noviembre de 2010

Jasangarritasuna


Aurreko asteko hitzaldia baliatuz jasangarritasunari buruz daukadan ikuspegia plazaratzeko aukera ikusi dut.

Hitzaldiarekin bat eginez, nire ustetan jasangarritasun azken hamarkadetan  indarra hartu duen moda pasakor bat baino ez da. Ekonomia, gizarte eta klima aldaketak bultzaturik naturarekiko dugun ikuspuntua aldatu digute. Ezinbestean, historiaren puntu batean moztu zen naturarekiko erlazioa, gaur egunera itzuli da kontzeptu berria eta ezinbesteko bezala.  

Gaur eguneratutako kontzeptua zahar honek, ikuspuntu eta bide ugari onartzen ditu. Horren ondorioz, jasangarritasunaren alorrean mugimendu ugari eratu dira ideia ezberdinetatik ondorio berera iritzi nahi dutenak. Batzuek teknologia baliatu dute helburua lortzeko beste batzuek, berriz, ikuspegi sozial eta xumeago bat aukeratu dute. Hala ere, jasangarritasunaren ideia Luis Garridok, R4 House liburuan, plazaratutako 5 kontzeptuetan oinarritzen da.
 

1.- Materialak eta baliabideak hobekien erabiltzea.
2.- Energia erabilpena murriztu eta energia berriztagarriak erabiltzea.
3.- Hondakin murriztea.
4.- Eraikinaren mantenua murriztea.
5.- Erabiltzaileen bizi maila igotzea.
Kontzeptu hauek aldi berean beste azpimultzo txikiagoetan banatzen dira. Eskema askotan ideia hauek garatu egin dira arlo desberdinetan sailkatuz.


 
Gaur egun ezinezkoa iruditzen zait denak osotasun batean betetzea. Luis Garridok, ordea, proiektua jasangarri perfektu bat eratzen du, nire ustetan etorkizuneko etxearen utopia desiragarri bat baino ez dena. Hala ere, ideiak medio ditugula, eraikin jasangarriak garatzen joango dira, oinarri giza tradizioa baliatuz.


Garridoren proposamena

Izan ere, bioklimatikaren kontzeptu eta ideia ugari ohituretan dute hizpide. Hitzaldian azaldu bezala animalien beroa erabiltzea etxea berotzeko, harrizko itxiturak erabiltzea beroa mantentzeko edo fatxada nagusia hegoaldera jartzea; gure ohituren barne dauden ideiak dira. Horrek ez du esan nahi, ordea, antzinako bizitzara itzuli behar garenik. Ideiak hauek gaur eguneratuz arkitektura hobe bat eratu daiteke.

Laburbilduz, betidanik gure ohituran barneratua izan ditugun ideiek, garrantzi izugarria hartu dute jasangarritasun hitzarekin izendatu den boom mediatikoari esker. Betidanik barneratuak izan ditugun kontzeptuak berriak balira bezala saltzen dizkigute.Izan ere, inguruan uste baino eraikin jasangarri gehiago ditugu, ezagutzen ez ditugunak. Hauek baliatuz eta teknologia berriekin uztartuz benetako arkitektura jasangarri bat lortuko dugu.

jueves, 25 de noviembre de 2010

BOURDEAUX IN A NUTSHELL

BOURDEAUX IN A NUTSHELL from gaizk_a on Vimeo.

Pasa den azteazkenean hurbildu ginen Bordelera. Jada, aurreko sarrera batean aipatutako BIG estudioaren esposaketa ikusteko eta nola ez, hiri honen giro apartaz goxatzeko asmoarekin.

 Gainera, uztekabean aurkitu genuen "Architecture Modulaire" izeneko esposaketa, zorionekoak izan ginen hortaz, ariketa honekiko lotura zuzena duen gaia izan baitaiteke.


Egun aparta izan zen bertan, eguzkiaren presentzia nabarmena zen une oro eta, horrek, egunari etekina ateratzeko aukera eskeini zigun.

Hona emen txangoaren bideo eta irudiak. Gogoan izateko eguna, duda barik. 
Espero dugu gustokoa izatea.

xD
Bidai argazkiak (Bordele)

OPTIMISATION

Bigarren proiektu honen lehendabiziko  materialak aurkezten ditugu honako sarreran.
Proiektuaren hasiera gisa, Urdaibai mailako baliabideen eskema, irakasleen proposatutako programaren azaleratzea eta lehendabiziko estrategiak azaltzen dira.

Lehen azterketa honen ondoren, beren eraikuntza lehengaien Urdaibairen potentzial ukagabea azaltzen zaigu. Eremu oparoa da, modu autoproduktiboan lurralde honen hazkunde sostengarria proposatzeko moduko lurraldea, alegia. Alde batetik, enpresa ugari existitzen dira (kontserbak, itsasontzi hornidurak, motonautika, konpresoreak, nekazal tresneria, soldaketa, burdinsareak, itsasontzigintza orokorrean...) etorkizuneko eraikuntzan onura handiak ekarri ditzakeena Urdaibai mailan. Bestetik, klima eta giroaren ondorio dira gaur egunean aurkitu ditzakegun egur aniztasuna (basogintza onartuan: pinudia, eucaliptoak, baso mixtoak, artadiak, hariztiak...)...

Dena den, kontuan hartzeko kontzeptua izan beharko da gai bakoitzaren bizitza eta produkzio bidean sortzen diren hondakin eta energia kopurua.



Bigarrengo azterketa gisa, programaren azaleratzea azaltzen zaigu. Kasu honetan, esku bidezko lanbide artesanaletan oinarritutako tailerrak dira egokien lotu daitezkeenak proiektu honetan, batez ere, gure inguruarekiko duten errespetuagatik, baina, baita bertako ogibideak izan direlako ere.



Azkenik, tailerraren funtzionamendu egokia eta oparotasuna bermatzeko estrategiak planteatu izan ditugu. Gaur egunean, eraikuntza eta hazkuntza kontzeptua espekulazio eta diru gosearekin lotuak ikusten ditugu (POOO eraikinak urdaibain duen presentzia izan daiteke eredu garbia eta baieztapen honen adibide zuzena).

Halere, beste eraikitze prozesuak biztanlegora hurbildu eta beraien presentziaz ere KONTZIENTZIATZEA garrantzi handikoa da, beraien hazkuntza modu positiboan ikusi daitekeelaz ere jabetuaraziz. 

Egoera honetan heltzen gara, hortaz, Muruetako udalerrira, bertako potentzialak kontuan hartuz, biztaleriarenganako hurbiltasuna bilatuz, ezin baita ulertu kontzientziatze prozesu bat bertako biztanleriaren parte hartzea erdietsi gabe. 



Aztertze lan honen atzean eta gure lan egiteko moduan egon beharko den kontzeptua OPTIMIZAZIO izango da une oro, ahalik eta inpaktu txikiena lortuz, emaitza handienak lortzeko asmoarekin.


TO BE CONTINUED...

lunes, 8 de noviembre de 2010

1. Proiektuaren ematea: MOVING PARK

 


Ondorengo linkean lamina kallitate onean eta pdf-an jaisteko aukera dago:  http://www.megaupload.com/?d=R0184FGO

Gure proiektuak duen izaera zinetikoa dela eta, proiektua azaltzeko mediorik egokiena bideoa dela pentsatu izan dugu, animazio ezberdinen bidez proiektuak denboran zehar jasango dituen mugimenduak erakusteko. Ondorengo bideoak erakusten ditu gure proiektuaren ideia nagusiak irisgarritasun proposamentik eraikinen garapenerarte.




Ondorengo irudietan lamina nagusian kalitate handiarekin sartu ezin izan ditugun materialak eta bertan sartu ez ditugun plano eta irudiak ikus daitezke.






















sábado, 23 de octubre de 2010

Ideien Sintesia

Sarrera azken klase egunean proposatu zen ideien sitensiaren emaitza da. Honen bitartez gure proiektuaren ideia nagusiak finkatzen ditugu.

Aktuazio eremua

Irisgarritasunaren inguruko gogoeta gauzatu genuean Gernikan jaiotzen zen parke lineal bat proposatu genuen. Horrez gain, Arteagatik Laidara doan bidea peatonalizatzea ere planteatu genuen, non bertatik auzokideak eta garraio publikoen bakarrik izango zuten garraio motorizatua erabiltzeko aukera. 
Proposamen bi hauek kontuan izanda parke lineal horri bukaera ematea proposatzen dugu, aurrerago zehaztuko dugun eraikitze sistemaren bitartez parkea itsasora zabalduz. Horrez gain plataformako aparkalekuak kentzen ditugun arren, iparraldeko aparkalekuak kontzerbatzea erabaki dugu, norbaitek autoz baino ezingo balu hondartzara urbildu aparkatzeko aukera izan zedin.






















Eraikitze sistema

Gure parke linealaren proposamenean itsasoaren gainera ateratzea proposatzen genuen. Hala ere, ez genuen ikusizko inpakato  bortitza zuen elementurik sortu. Sistema honen ideia Kim Ki Duk-en filmeetan maiz ageri diren etxe flotatzaileetatik jaiotzen da. Izan ere, nahikoa erakargarria iruditu zitzaigun ur laminaren gainean flotatzen zituzten eraikinak horiek (  The Isle edo  Bom yeoreum gaeul gyeoul geurigo bom ) eta nola uraren deribaren arabera lekuz aldatzen zihoazen. Beraz, eraikinek flotatu ahal badute, zergait ez dute parke bateko elementuek flotatuko? Horrela, parke flotatzaile bat plantzea pentsatu genuen, eta uraren eraiginpean egon arren sistema kontrolatuago bat bilatzeari ekin genion. Horrez gain, Kim Ki Duk-ek sortzen zituen espazio intimista eta autistak ez genituen nahi, baizik eta, zerbait publikoa, irekia. Horrela, eraikuntza sistema honetara heldu ginen, zeinek plataforma ezberdinak bata bestearen alboak atxikitzea ahalbidetzen gintuen beraien altuera itsasoaren mailaren eskuetan utziz.










Programa: erlazioak eta zirkulazioak

Programa orubetik nola bananduko den erabakitzerako orduan, zeinbait analisi egin beharrean ikusi genuen geure burua. Horrela, eskatuko programa aztertu eta irisgarritasun proposamenean planteaturiko parke linealarekin erabateko ustarpena lortzeko behar genituen elementuak proposatu genituen, autobus geltokia, untziralekua edo bizikleta alokairu espazioa batik-bat. Horren ondoren espazio eta elementu bakoitzak ezer nolako erlazio eta zirkulazioak zituzten astertu genuen  aurrerago ikus daitekeen eskema zirkularrean. Ondoren , eskema hori deformatzeari ekin genion gure orubeari egokitzeko.




Momentu honetako egoera

Momentu honetan ditugun ideia guztiak oinera eramaten ahalegintzen ari gara. Hainbat eta hainbat eredu ezberdin marraztu ondoren ez dugu oraindik behin-betiko ereduarekin jo. Hala ere, gutxinaka gutxinaka eredu horrekin jotzeko posiblitate eremua murriztuz doaz, izan ere, eredu batetik bestera elementu ezberdinak finkoagoak bilakatzen ari dira. Hurrengo egunetan informazio gehiago.


miércoles, 13 de octubre de 2010

IRISGARRITASUN PROPOSAMENA


Aurreko proposamenaren hildotik, garraio publikoaren eta Urdaibaiko ekosistemaren interes kultural eta ekologikoa da proposamen honen atzean aurkitzen dena. Honela, autobus zerbitzuaren berrantolakuntza, trenaren irudikatzea eta ferrya bultzatzeaz gain, oinez nahiz bizikletaz egin daitekeen ibilbide rurala planteatzen da.


Ibilbide bat lerro batean soilik ez datzala eta hasiera nahiz amaiera ez daukan ibilbidean gauza anitz jazotzen direla kontuan hartuta, lamina honetan ibilbidean zehar gauzatu daitezkeen ekintzak, ikusi daitezkeen monumentuak, IKASI DAITEKEENA, eta abar adierazi nahi da. IBILBIDEAREN ESPERIENTZIA ALDARRIKATU nahi da.









Lamina kalitate onean, esteka honen bidez jaitsi dezakezu:
http://www.megaupload.com/?d=PKUIPSOV

HERRIAREN AHOTSA

Urdaibai inguruan analisis soziologiko bat egin ondoren , aurreko laurunbatean Laidako hondartzara hurbildu ginen, analisis sozial honekin jarraitzeko. Kasu honetan, Laidan aurkitu genituen erabiltzaileak elkarrizketatuz. Hona hemen azterketaren emaitza: