jueves, 2 de agosto de 2012

AEB-bayonne




   Kurtsoari  bukaera emateko urte osoan garaturiko orubearen barnean arkitektura eskola bat garatzea proposatzen zaigu. Honek urte osoan bideraturiko ideia jarraituz partzelek eragin nabarmena izango dute berarengan.

   Unibertsitateak urteetan jasan dezakeen behar aldaketak ikusirik, eraikin malgu bat proposatzen da. Bertan erabilera finkoak (espazio zerbitzariak) eta aldakorrak ( espazio zerbitzatuak) direnen arteko aldea eginez. Finkoek, aldakorrak jasoko dituen azpiegitura bilakatuko dira, aldakorrek moldaketak jasateko nahi adinako aukera izanik.
   Guzti honek itxura teknologikoko eraikin bat izango du emaitza giza; arkitektoak eratzeko makina giza ulertu daitekeen eraikina izango da emaitza finala.

Oinak
Altxaerak
Ebaketak

Ebaketak






lunes, 20 de febrero de 2012

EGLISE des CORDELIER

   Behin eraikina definitua zegoelarik, espazio publiko baten definizio proposatu zitzaigun. Aukerak ugariak ziren, garaturiko orube osoa espazio publiko bilakatu zitekeen partzelez josia baitzegoen. Hala ere, orubeak bazituen interes publiko handiko bi eremu, eleizen ingurukoak hain zuzen ere. Hori dela eta, horietako baten ingurua zehatzea erabaki da.
   Hautaturiko eleiza cordelier eleiza izan da, gaur egun lurperatu dagoenena arren, antzina egindako indusketa batek bere  presentzia eta garrantzia erakutsi zuen.








EBAKETAK
OINA




jueves, 12 de enero de 2012

PLOT / BLDG Laminak

BLDG-Baiona border lands activation system

  Baionako ordenazioaren barnean egoitza erakina jorratzeko aukera proposatzen da. Hau ordea, ez da egoitza arrunt bat bezala aurreikusten, partzelen hedapen giza baizik. Hori dela eta, egoitza giza erabili daitekeena, beste edozein erabilerarako baliatuko ahalko da behar izanez gero.  
  Eraikinaren partzelek eta gainontzeko partzelek izango duten berezitasun bakarra, jasoko dituzten horniduretan egongo da. Eraikinak sabai bat eskaintzeaz gain ur eta elektrizitate hornidurak barneratuko ditu. Hauek behe solairuan ur hartze arrunt bat izango dira, hurrengo solairuetan bainugela edo sukalde bilakatuz ( egoitza nahiz etxebizitza eraikinen mesedetan.)


  Eraikinaren barne iterazio eta barne erabilera aldakorra indartzeko, partzelak irekiak izatea ahalbidetuko da. Horretarako, partzela eta elementu komunen arteko harremana pertsianen bidez garatuko da. Honi esker partzelek izaera eta egoeraren arabera guztiz irekiak edo itxiak egon daitezke eraikinak egoera ezberdinak ahalbidetuz.
  Horrez gain partzelen bateratzeak ahalbidetuko dira, tarteko elementuak mugikor edo desmuntagarri eginez.

PARTZELAREN OIN/EBAKETA

ERAIKINAREN OINAK
ALTXAERA/EBAKETA


  Lehen azaldu bezala eraikinak egoitza bezala proposatu arren, beste edozein  motako erabilera izan dezake egoeraren arabera. Hori dela eta, aurreikuspen bat egiten da gerta litezkeen egoerak ikusiz. 


Bestetik, pertsianek eratu ditzazketen egoera ere aurreikusi beharra dago. Hori dela eta, muturreko bi egoerak aztertzen dira, denak irekiak daudenean eta aurkakoa denak itxiak daudenean. 

PLOT -Baiona border lands activation system

  Baionan garaturiko proposamenarekin jarraituz. Behin analisi ekonomiko, kultural, soziologiko, nahiz fisikoa burutuak zeudelarik, hirigintza mailako ordenazioa proposatzen da. Inguruaren egoera eta baliabideak ikusirik proposamen aldakor eta anitz batera bideratuz proiektua.  Proposamen honek, inguruaren integrazio eta parte-hartzea bideratu nahi du, gaur egun muga egoera dena iterazio eremu bilatzea helburu izanik.
  Proposamenaren funtsa, eremuaren partzelazioan oinarritzen da. Hau da,orubearen zatikatze bat proposatzen da, non, partzela bakoitzak erabilera eta erabiltzaile bat izango duten. Hauek orubearen integrazio eta iterazioaz arduratuko dira, orubeari izaera aldakor eta anitza ahalbidetuz.
   Ideiak aurkezten dituen aukerak eta orubearen tamaina dela eta, proposamenaren garapena, erdibitu egiten da, atal bakoitza taldekide batek garatuz.Arsenalaren garapean ondoren  aurkeztuko da, gainontzekoa nire taldekidearen, Gaizka Altuna-ren, esku geratuz.Emaitza ondorengo web orrialdean aurkituz,  http://gaizkaaltunacharterina.blogspot.com/.   

ANALISIA


  Arsenalaren partzelazio garatzerako orduan ondorengo artezpideak hartzen dira kontuan.

  Artezpidea hauek partzela minimoaren ideiatik eratorriak dira. Orubeari etekin handiena emateko. Partzela minimo bat eratzen da non, erabiltzaileak garatu nahi duen ekintza aurrera eraman ahal izateko eremu egoki bat izan dezan.Hauek noski bateragarriak izan daitezke ekintza handiagoak jorratzeko.
  Eremu edo partzela guzti hauek kudeatzaile nagusi baten esku geratuko dira.Hauek erabilera egoki eta baliagarri bat  garatzen dela ziurtatuz. 



 Guzti honek orubearen partzelazio aldakor bat dakar, hauen mugak zehaztezin bilakatuz. Egoera bakoitzean ordenazio bat aurkituko dugu, hauetan mantentzen den bakarra ibilbide nagusiak izanik .


  Partzelen erabilera anitzak direla eta, zehatzezina da orubeak izanGO duen itxura. Hala ere, aurreikuspen bat eginik, garatu daitezkeen ekintzaK zerrendatu daitezke sei azpimultzo handitan sailkatuz: Paisaigintza, ekitaldiak, kirola, kultura, aisialdia eta bestelakoak. Hauek urtaroan zehar indarra galtzen edo irabazten joan dira urtaroaren arabera aldameneko grafikan ikus daitezkeenez.

Beste aukeratako bat ekintza ezaren, egoera izan liteke. Egoera txarrenera aurreikusiz, orubeak gaur egun inguruan dauden aparkalekuen izaera jaso dezake edo gaur egungo egoerara itzuli daiteke. Horien irudi ditugu ondorengo irudiak.  

martes, 15 de noviembre de 2011

Border Lands Activation System



Analepsis

Manifestua

    Hiri barnean proiektatzerako orduan beti ahalegintzen gara eraikina  bere  inguru  fisikoan  nolabait  integratzen. Hala ere, zenbaitetan  eraikin  edo  eraikin  multzo baten eragina hirian errealitate fisikotik, beste errealitate batzuetara hedatu daiteke, errealitate soziala,  kulturala edo ekonomikoa esatera.

Beraz, beharrezkoa izango da inguru fisikoarekin gain, inguru ekonomiko, kultural eta sozialarekin lan egitea.

Erlazio fisikoak




    Enkarguz jasoriko orubea Nive-ko unibertsitatea eta Baiona hiriaren artean aurkitzen den eremu batean dago. Gune hutz eta txarto aprobetzaturiko espazio sekuentzia baten parte, muga fisiko  batean kokatuta egoteaz gain muga programatiko eta sozial batean kokaturik dago. Muga egoera hau interesgarri ikusis muga espazio sekuentzia osatzen duten gainerako orubeak ere proiektuan barneratu dira.

Pertsona eta espazio fisikoen arteko erlazioa



    Hiritarren eta hiriaren arteko erlazioak aztertzen konturatu gintezke Baionak espazio publikoz ondo orniturik dagoen arren ez daukala espazio publikorik non hiritarrek kolektiboki interbenitu dezekeen.
Unibertsitateari dagokionez normalean izan ohi duten jarrera autarkikoa dela eta hiritarrak ez dira unibertsitatera gerturatzen eta unibertsitarioak ez dira hainbeste hirira gerturatzen. Beraz, beharrezkoa ikusten da hiritarrek unibertsitarioekin elkarlanean interbenitzeko aukera ematen duten espazioen sorrera.


Pertsonen arteko erlazioak



    Muga egoera horretan elkar ikusiko dute unibertsitarioak eta hiritarrak, eta bien arteko elkarlana burutu beharko dute, posiblea al da?
Gaur egunean Baionatarrek hiritar partadaidetza gutunaren bidez, hiritarren errepresentatzaile diren kide talde baten ganbara batek  hiritarren interesak defendatzen ditu.
Aski ezagunak dira ikasle eta irakasleen artean osaturiko tailer kolaboratiboak. Beraz, giro horretan, zergaitik ez da emango elkarren arteko partaidetza eta lankidetza aktibitateak?


Espazio Publikoa



Aniztasuna, aldakortasuna, hiritarren interbentzioa eta unibertzitatearekin elkarlana sustatu nahi izan da proiektu honetan. Kontuan izanda gure xedea lortzeko beharrezkoa den ekintza kopuru mota anitza, orubearen partzelazio sistema bat planteatzen da,  aldakorra, moldakorra, esperimentaziorako gune bat non unibertzitario eta hiritarrak izango diren protagonistak


Ordenantzak

Eskuarteetan dugun lanak arkitektura lan baten eskala gaindituta hirigintza proiektuaren eskala izateaz gain, proiektuaren barnean emango diren erabilera aldakorrek hirigintza proiektu baten indefenizio mailak dituen kalifikazio/klasifikazio sistema eskatuko digu.


Kudeaketa

Orubeen kudeaketen banaketa aldakorra izango da. Aniztasuna, aldaketa eta efimerotasuna bultzatzeko bidean. Hala ere, banaketa hori ez da arbitrarioa izango. Izan ere, gune bakoitzak kuadatzeile jakin batzuen erabilera jakin batzuk biltzeko egokiagoak izango dira.



Adibidez eleizaren iparraldera dauden lur lasaiak kudeatzaile pribatuentzat apropsak dira, edo eleizaren ingurukoak eleizaren elkartearentzat. Hala ere, zonifikazioa ekiditeko intentzioagaz portzentai nagusi bat erabilera jakin horietara bideratuko den arren beste kudetzaile batzuen puntuak txertatuko dira.

Adibidez, eleiza inguruan:
%75 eleizaren elkartearentzat
%10 udalarentzat
%5 unibertzitatea
%5 paisagintza eskola
%5 hiritar autonomoak





Estrategia

Proiektua honen emaitza orubean eragiten duten eta eragiteak nahi ditugun faktore ezberdinen superposizioarekin lortu izan da. Mota ezberdinetako faktoreak hartu izan dira kontuan, faktore fisikoetatik faktore sozialetara, faktore programatikoetatik pasatuta. Izan ere, gure helburuetako bat proiektua inguru fisikoan integratuta egoteaz gain, inguru ekonomiko, sozial eta kulturalean ere integratuta egotea lortzea da.



Programa

Programa garatzerako orduan ezinbestekoa dugu gure ingurua ezagutzea. Horretarako inguruan ditugun puntu erabilgarriak bereganatu eta integratu beharrak daude. Gure kausan bi dira puntu hauen iturri. Batetik, unibertsitatea ikasle eta irakasleen formakuntzan zentratua, eta bestetik hiria gizartearen ongizatearen bila. Gure programak bi puntu hauek bateratu egin beharko lituzke programaren atal bakoitzari gune egokia emanez. Horren irudi dugu azpiko irudia, non emaniko programa, programa gehiagarri batekin lagundurik orubean nola ezarri beharko litzatekeen aurkezten digu.