Baionako ordenazioaren barnean egoitza erakina jorratzeko aukera proposatzen da. Hau ordea, ez da egoitza arrunt bat bezala aurreikusten, partzelen hedapen giza baizik. Hori dela eta, egoitza giza erabili daitekeena, beste edozein erabilerarako baliatuko ahalko da behar izanez gero.
Eraikinaren partzelek eta gainontzeko partzelek izango duten berezitasun bakarra, jasoko dituzten horniduretan egongo da. Eraikinak sabai bat eskaintzeaz gain ur eta elektrizitate hornidurak barneratuko ditu. Hauek behe solairuan ur hartze arrunt bat izango dira, hurrengo solairuetan bainugela edo sukalde bilakatuz ( egoitza nahiz etxebizitza eraikinen mesedetan.)
Eraikinaren barne iterazio eta barne erabilera aldakorra indartzeko, partzelak irekiak izatea ahalbidetuko da. Horretarako, partzela eta elementu komunen arteko harremana pertsianen bidez garatuko da. Honi esker partzelek izaera eta egoeraren arabera guztiz irekiak edo itxiak egon daitezke eraikinak egoera ezberdinak ahalbidetuz.
Horrez gain partzelen bateratzeak ahalbidetuko dira, tarteko elementuak mugikor edo desmuntagarri eginez.
PARTZELAREN OIN/EBAKETA |
ERAIKINAREN OINAK |
ALTXAERA/EBAKETA |
Lehen azaldu bezala eraikinak egoitza bezala proposatu arren, beste edozein motako erabilera izan dezake egoeraren arabera. Hori dela eta, aurreikuspen bat egiten da gerta litezkeen egoerak ikusiz.
Bestetik, pertsianek eratu ditzazketen egoera ere aurreikusi beharra dago. Hori dela eta, muturreko bi egoerak aztertzen dira, denak irekiak daudenean eta aurkakoa denak itxiak daudenean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario