domingo, 26 de septiembre de 2010

Paisaia, ideia gisa: proiektuak eta proiekzioak, 1960-1980



Koldo Mitxelenak Landart-ri eskainitako erakusketa interesgarri  bat eskaini du. Bertan, mugimendu artistiko honetako artista ez hain famatuen artelanak erakutsi dira.
 
Gaur egungo ideia ekologistekin bat eginez, artista hauek paisai eta naturaren garrantzia aldarrikatu zuten, gizarteratzeko nahian. Hala ere, urteak behar izan dira artista hauen ideiak ulertu eta geureganatzeko, askorentzat oraindik ulergaitz izanik.  

Erakusketak artelan ugari eskaintzen ditu. Horien arteko, harrigarriena Agnes Denes-ena. Agnes-ek mahatthan-go eremu garatuan garia landatzen du izugarrizko kontraesan bat eratuz. Landart-eko beste artista askoren antzera probokazioaren bila dabil gizarteari mundu berriak ireki nahian.

Konklusio giza, erakusketa honetatik ateratako ideia nagusia denboraren igaropena dela esnago nuke. Naturan eginiko artelan gehienak naturaren menpe daude, eta honek ezinbestean aldatzen doa.  

sábado, 25 de septiembre de 2010

SARRERA


 Urte honetarako helburuak blog honen sarrera giza, baliatuko ditut. Izan ere,helburu nagusietako bat arkitektura alorrean garatzea baita, eta horren hizpide blog-a izango da.Horretarako proiektua garatzeko erabilitako tresna eta ideiak plazaratuko ditut proiektu bukatuarekin batera.
 Helburua nagusia aurreko bada ere, nik nire aldetik, beste helburu pertsonal bat garatzea erabaki dut. Proiektuaren kokapena ikusirik eta gizartean garatzen ari den kontzientzia naturala dela eta; arkitektura jasangarri bat jorratzen saiatuko nahiz. Alor zabal honetan murgilduko nahiz etorkizunean baliagarri izango zaidan esperantzarekin.