domingo, 26 de septiembre de 2010

Paisaia, ideia gisa: proiektuak eta proiekzioak, 1960-1980



Koldo Mitxelenak Landart-ri eskainitako erakusketa interesgarri  bat eskaini du. Bertan, mugimendu artistiko honetako artista ez hain famatuen artelanak erakutsi dira.
 
Gaur egungo ideia ekologistekin bat eginez, artista hauek paisai eta naturaren garrantzia aldarrikatu zuten, gizarteratzeko nahian. Hala ere, urteak behar izan dira artista hauen ideiak ulertu eta geureganatzeko, askorentzat oraindik ulergaitz izanik.  

Erakusketak artelan ugari eskaintzen ditu. Horien arteko, harrigarriena Agnes Denes-ena. Agnes-ek mahatthan-go eremu garatuan garia landatzen du izugarrizko kontraesan bat eratuz. Landart-eko beste artista askoren antzera probokazioaren bila dabil gizarteari mundu berriak ireki nahian.

Konklusio giza, erakusketa honetatik ateratako ideia nagusia denboraren igaropena dela esnago nuke. Naturan eginiko artelan gehienak naturaren menpe daude, eta honek ezinbestean aldatzen doa.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario