lunes, 7 de marzo de 2011

3.Entrega PVA (Active vs Passive)



   Aurreko entregarekin bat eginez, Urdaibai mailan eraikitzeko sistema  berriak erakusteko bi bide bereiztu genituen: aktiboa eta pasiboa. Aktiboak parte hartzen zuen bisitariari egiten zion erreferentzia, pasiboak berriz ikusle giza jokatzen zuenari.

Ereñoko harrobiaren orografia eta baliabideak kontuan izanik bi bisitariek bat egiteko leku aproposa dugu. Aktiboak inguruaren baliabideak ustiatuko lituzke eta pasiboak ustiaketa horren emaitzaz gozatuko luke.Horretarako, ereñoko harrobian bi ibilbide paralelo planteatzen dira, aldiro uztartu egiten direnak.

   Lehenbiziko ibilbidean bisitari aktiboentzako jarduerak egongo lirateke (tailer, klase,jardunaldi,...). Hauek harrobiaren eremu irisgarri eta baliagarrienetik garatuko lirateke.
   Lehendabiziko ibilbide hau 2.entregan landurikoarekin bat egiten du. Hori dela eta, 2. ibilbideari baino garrantzi gutxiago eman zaio. Ibilbide honetaz gehiago jakin nahi izatekotan aurreko sarrera honetan ikus dezakezue.(http://jonandoniiparragirre.blogspot.com/2011/02/eraikitzekosistema-proiektuak-iii.html)

   Bigarren ibilbidea harrobiaren eremu ikusgarrienean garatzen da. Bisitari aktibo bati bideratua dagoelarik, jendearen gozamenera kontuan hartuko da. Aniztasun bat eratzeko nahiarekin bi eremu mota eratzen dira. Lehendabizikoan harrobiaren sarrerako eremu zabalean garatuko litzateke. Espazioaren baliagarritasun kontuan harturik, aldi baterako ekintza burutuko lirateke(azoka, kontzertu,...), tailerren sustapenera bideratua batez ere.
   Bigarren eremuan berriz epe luzerako ekintzak edo erakusketak egiteko baliatuko liteke. Harrobiko gainontzeko harmailak baliagarriak baliatuz, inguruko tailerretan landuriko lanak erakutsiko litezke.



   Eraikinak jorratzerako orduan, harrobiaren irudi eskultorikoari garrantzi handia eman zitzaioan, pareta ikusgarri edo nagusiarena batez ere. Hori dela eta, pareta horretan ez jorratzea erabaki nuen. Horren ordez, pareta horren negatibo edo islada izango litzatekeena jorratzea aukeratuz.  Pareta berri hau  bestearen parean kokatuko litzateke, harrobiaren altxaera ilunean eta irregularrena birmoldatuz.

   Birmoldaketa hau burutzeko harrobiaren historiara bueltatu beharra zegoen. Antzina ustiatutako harri blokeak berreskuratu beharra zegoen hauekin aurpegi berri bat eratzeko. Harri hauek garraiatzea eta eraldatzea lan zaila da ordea. Horren ordez barnean programa bat barneratu dezaketen elementu arinak erabiltzea erabaki zen. Harrobian ustiatutako harrien dimentsioak mantentzen dituen altzairuzko elementuak erabiliz.

Lehendabiziko eremuan elementu metaliko hauek harrobian dagoen  pitsadura batera moldatuko dira. Gunearen gora-behereri aurre eginez inguruko espazio guztien artean irisgarritasuna bermatu eta aldi-baterako ekintzek beharrekoak dituzten espazioak eratuko dituzte (komun publikoak, biltegia, kamerinoak,...).

Bigarren eremuan irisgarritasun bermatzea izango da helburu nagusia. Elementu metalikoek harmaila ezberdinen arteko kota  diferentziak saihestu beharko dituzte.  


informazioa kalitatea hobean link honetan jeistsi dezakezue http://www.megaupload.com/?d=8TVIRCXT



 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario