Baionan garaturiko proposamenarekin jarraituz. Behin analisi ekonomiko, kultural, soziologiko, nahiz fisikoa burutuak zeudelarik, hirigintza mailako ordenazioa proposatzen da. Inguruaren egoera eta baliabideak ikusirik proposamen aldakor eta anitz batera bideratuz proiektua. Proposamen honek, inguruaren integrazio eta parte-hartzea bideratu nahi du, gaur egun muga egoera dena iterazio eremu bilatzea helburu izanik.
Proposamenaren funtsa, eremuaren partzelazioan oinarritzen da. Hau da,orubearen zatikatze bat proposatzen da, non, partzela bakoitzak erabilera eta erabiltzaile bat izango duten. Hauek orubearen integrazio eta iterazioaz arduratuko dira, orubeari izaera aldakor eta anitza ahalbidetuz.
Ideiak aurkezten dituen aukerak eta orubearen tamaina dela eta, proposamenaren garapena, erdibitu egiten da, atal bakoitza taldekide batek garatuz.Arsenalaren garapean ondoren aurkeztuko da, gainontzekoa nire taldekidearen, Gaizka Altuna-ren, esku geratuz.Emaitza ondorengo web orrialdean aurkituz, http://gaizkaaltunacharterina.blogspot.com/.
|
ANALISIA |
Arsenalaren partzelazio garatzerako orduan ondorengo artezpideak hartzen dira kontuan.
Artezpidea hauek partzela minimoaren ideiatik eratorriak dira. Orubeari etekin handiena emateko. Partzela minimo bat eratzen da non, erabiltzaileak garatu nahi duen ekintza aurrera eraman ahal izateko eremu egoki bat izan dezan.Hauek noski bateragarriak izan daitezke ekintza handiagoak jorratzeko.
Eremu edo partzela guzti hauek kudeatzaile nagusi baten esku geratuko dira.Hauek erabilera egoki eta baliagarri bat garatzen dela ziurtatuz.
Guzti honek orubearen partzelazio aldakor bat dakar, hauen mugak zehaztezin bilakatuz. Egoera bakoitzean ordenazio bat aurkituko dugu, hauetan mantentzen den bakarra ibilbide nagusiak izanik .
Partzelen erabilera anitzak direla eta, zehatzezina da orubeak izanGO duen itxura. Hala ere, aurreikuspen bat eginik, garatu daitezkeen ekintzaK zerrendatu daitezke sei azpimultzo handitan sailkatuz: Paisaigintza, ekitaldiak, kirola, kultura, aisialdia eta bestelakoak. Hauek urtaroan zehar indarra galtzen edo irabazten joan dira urtaroaren arabera aldameneko grafikan ikus daitezkeenez.
Beste aukeratako bat ekintza ezaren, egoera izan liteke. Egoera txarrenera aurreikusiz, orubeak gaur egun inguruan dauden aparkalekuen izaera jaso dezake edo gaur egungo egoerara itzuli daiteke. Horien irudi ditugu ondorengo irudiak.