jueves, 12 de enero de 2012

PLOT / BLDG Laminak

BLDG-Baiona border lands activation system

  Baionako ordenazioaren barnean egoitza erakina jorratzeko aukera proposatzen da. Hau ordea, ez da egoitza arrunt bat bezala aurreikusten, partzelen hedapen giza baizik. Hori dela eta, egoitza giza erabili daitekeena, beste edozein erabilerarako baliatuko ahalko da behar izanez gero.  
  Eraikinaren partzelek eta gainontzeko partzelek izango duten berezitasun bakarra, jasoko dituzten horniduretan egongo da. Eraikinak sabai bat eskaintzeaz gain ur eta elektrizitate hornidurak barneratuko ditu. Hauek behe solairuan ur hartze arrunt bat izango dira, hurrengo solairuetan bainugela edo sukalde bilakatuz ( egoitza nahiz etxebizitza eraikinen mesedetan.)


  Eraikinaren barne iterazio eta barne erabilera aldakorra indartzeko, partzelak irekiak izatea ahalbidetuko da. Horretarako, partzela eta elementu komunen arteko harremana pertsianen bidez garatuko da. Honi esker partzelek izaera eta egoeraren arabera guztiz irekiak edo itxiak egon daitezke eraikinak egoera ezberdinak ahalbidetuz.
  Horrez gain partzelen bateratzeak ahalbidetuko dira, tarteko elementuak mugikor edo desmuntagarri eginez.

PARTZELAREN OIN/EBAKETA

ERAIKINAREN OINAK
ALTXAERA/EBAKETA


  Lehen azaldu bezala eraikinak egoitza bezala proposatu arren, beste edozein  motako erabilera izan dezake egoeraren arabera. Hori dela eta, aurreikuspen bat egiten da gerta litezkeen egoerak ikusiz. 


Bestetik, pertsianek eratu ditzazketen egoera ere aurreikusi beharra dago. Hori dela eta, muturreko bi egoerak aztertzen dira, denak irekiak daudenean eta aurkakoa denak itxiak daudenean. 

PLOT -Baiona border lands activation system

  Baionan garaturiko proposamenarekin jarraituz. Behin analisi ekonomiko, kultural, soziologiko, nahiz fisikoa burutuak zeudelarik, hirigintza mailako ordenazioa proposatzen da. Inguruaren egoera eta baliabideak ikusirik proposamen aldakor eta anitz batera bideratuz proiektua.  Proposamen honek, inguruaren integrazio eta parte-hartzea bideratu nahi du, gaur egun muga egoera dena iterazio eremu bilatzea helburu izanik.
  Proposamenaren funtsa, eremuaren partzelazioan oinarritzen da. Hau da,orubearen zatikatze bat proposatzen da, non, partzela bakoitzak erabilera eta erabiltzaile bat izango duten. Hauek orubearen integrazio eta iterazioaz arduratuko dira, orubeari izaera aldakor eta anitza ahalbidetuz.
   Ideiak aurkezten dituen aukerak eta orubearen tamaina dela eta, proposamenaren garapena, erdibitu egiten da, atal bakoitza taldekide batek garatuz.Arsenalaren garapean ondoren  aurkeztuko da, gainontzekoa nire taldekidearen, Gaizka Altuna-ren, esku geratuz.Emaitza ondorengo web orrialdean aurkituz,  http://gaizkaaltunacharterina.blogspot.com/.   

ANALISIA


  Arsenalaren partzelazio garatzerako orduan ondorengo artezpideak hartzen dira kontuan.

  Artezpidea hauek partzela minimoaren ideiatik eratorriak dira. Orubeari etekin handiena emateko. Partzela minimo bat eratzen da non, erabiltzaileak garatu nahi duen ekintza aurrera eraman ahal izateko eremu egoki bat izan dezan.Hauek noski bateragarriak izan daitezke ekintza handiagoak jorratzeko.
  Eremu edo partzela guzti hauek kudeatzaile nagusi baten esku geratuko dira.Hauek erabilera egoki eta baliagarri bat  garatzen dela ziurtatuz. 



 Guzti honek orubearen partzelazio aldakor bat dakar, hauen mugak zehaztezin bilakatuz. Egoera bakoitzean ordenazio bat aurkituko dugu, hauetan mantentzen den bakarra ibilbide nagusiak izanik .


  Partzelen erabilera anitzak direla eta, zehatzezina da orubeak izanGO duen itxura. Hala ere, aurreikuspen bat eginik, garatu daitezkeen ekintzaK zerrendatu daitezke sei azpimultzo handitan sailkatuz: Paisaigintza, ekitaldiak, kirola, kultura, aisialdia eta bestelakoak. Hauek urtaroan zehar indarra galtzen edo irabazten joan dira urtaroaren arabera aldameneko grafikan ikus daitezkeenez.

Beste aukeratako bat ekintza ezaren, egoera izan liteke. Egoera txarrenera aurreikusiz, orubeak gaur egun inguruan dauden aparkalekuen izaera jaso dezake edo gaur egungo egoerara itzuli daiteke. Horien irudi ditugu ondorengo irudiak.