domingo, 28 de noviembre de 2010

Jasangarritasuna


Aurreko asteko hitzaldia baliatuz jasangarritasunari buruz daukadan ikuspegia plazaratzeko aukera ikusi dut.

Hitzaldiarekin bat eginez, nire ustetan jasangarritasun azken hamarkadetan  indarra hartu duen moda pasakor bat baino ez da. Ekonomia, gizarte eta klima aldaketak bultzaturik naturarekiko dugun ikuspuntua aldatu digute. Ezinbestean, historiaren puntu batean moztu zen naturarekiko erlazioa, gaur egunera itzuli da kontzeptu berria eta ezinbesteko bezala.  

Gaur eguneratutako kontzeptua zahar honek, ikuspuntu eta bide ugari onartzen ditu. Horren ondorioz, jasangarritasunaren alorrean mugimendu ugari eratu dira ideia ezberdinetatik ondorio berera iritzi nahi dutenak. Batzuek teknologia baliatu dute helburua lortzeko beste batzuek, berriz, ikuspegi sozial eta xumeago bat aukeratu dute. Hala ere, jasangarritasunaren ideia Luis Garridok, R4 House liburuan, plazaratutako 5 kontzeptuetan oinarritzen da.
 

1.- Materialak eta baliabideak hobekien erabiltzea.
2.- Energia erabilpena murriztu eta energia berriztagarriak erabiltzea.
3.- Hondakin murriztea.
4.- Eraikinaren mantenua murriztea.
5.- Erabiltzaileen bizi maila igotzea.
Kontzeptu hauek aldi berean beste azpimultzo txikiagoetan banatzen dira. Eskema askotan ideia hauek garatu egin dira arlo desberdinetan sailkatuz.


 
Gaur egun ezinezkoa iruditzen zait denak osotasun batean betetzea. Luis Garridok, ordea, proiektua jasangarri perfektu bat eratzen du, nire ustetan etorkizuneko etxearen utopia desiragarri bat baino ez dena. Hala ere, ideiak medio ditugula, eraikin jasangarriak garatzen joango dira, oinarri giza tradizioa baliatuz.


Garridoren proposamena

Izan ere, bioklimatikaren kontzeptu eta ideia ugari ohituretan dute hizpide. Hitzaldian azaldu bezala animalien beroa erabiltzea etxea berotzeko, harrizko itxiturak erabiltzea beroa mantentzeko edo fatxada nagusia hegoaldera jartzea; gure ohituren barne dauden ideiak dira. Horrek ez du esan nahi, ordea, antzinako bizitzara itzuli behar garenik. Ideiak hauek gaur eguneratuz arkitektura hobe bat eratu daiteke.

Laburbilduz, betidanik gure ohituran barneratua izan ditugun ideiek, garrantzi izugarria hartu dute jasangarritasun hitzarekin izendatu den boom mediatikoari esker. Betidanik barneratuak izan ditugun kontzeptuak berriak balira bezala saltzen dizkigute.Izan ere, inguruan uste baino eraikin jasangarri gehiago ditugu, ezagutzen ez ditugunak. Hauek baliatuz eta teknologia berriekin uztartuz benetako arkitektura jasangarri bat lortuko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario