miércoles, 25 de mayo de 2011

URDAIBAI, BESTE BEGIRADA BAT

Jada, ikasgai osoko lau proiektuen inguruan erreparatu dugularik, urte osoan burututakoarengan idazteko aukera ailegatu zaigu. "Lan taldean aritzea izango da kurtso honetan gehienbat ikasi nahiko nukeena" izan zen irailean blog berrian askok idatzi genuena gure asmoak adierazteko orduan. 


Egia esan, horixe da, duda barik, aurtengo esperientziatik gogoz gogoratuko duguna, bertatik (talde lanetik) erdietsi baitugu proiektu bakoitzaren izaera eta bidea. 


Azken sarrera honetan, beraz, launaka (Gaizka, Andoni, Ubay eta Julen) , Urdaibai eskalan, burututako azterketa eta proposamenak azaltzen dira. Izan ere, lamina honen osatzea izan da Laida, Murueta, Ereño eta Baldatikako proiektuen habiapuntua une oro. Modu honetan, proiektuen lotura begibistakoa suertatzen da, bai geografikoki biosfera berean aurkitzen direlako, baita proiektuen arteko lotura kontzeptualak existitzen direlako ere. 


Bitxia bada ere, eskala honetan erreparatuz gero, aktuazio eremutik kanpo gelditzen ziren zenbait esparrutan proposamen eta aktuazioak planteatu izana, modu zuzenean lagungarri suertatu zaigu proiektuarekin aurrera egiterako orduan: esaterako, Laidako proiektuaren izaerak ez du zentzurik Gernika-Lumon planteatutako interbentsioa aintzat hartu ezean (aparkaleku baten proiektua), ez eta Urdaibaiko mendebaldean proposatutako ibilbide kultural eta paisajistikoa kontuan hartu gabe ere. Habiapuntua berbera izan zen hurrengo proiektuan (Muruetako proiektuan, alegia).


Beste askotan, plano honen osatzeak, irakasleek planteatutako programaren inguruan hausnarketa egitera gonbidatu gaitu. Muruetan, esaterako, kokapen geografiko anitz aztertu genituen, Urdaibaiko udalen artean, potentzial erabakigarrien atzetik; hauxe izan zen, gainera, Ereñoko harrobian proposatutakoaren erabakirik garrantzitsuena (...)


Baldatika auzoan proposatutakoa ere ez da ulergarri suertatzen lamina honetan adierazitakoa aztertu ezean, bertan aurkitu baikenuen inguru osoan (baita Euskal Herri edo/eta Kantaurialde mailan) topatu dezakegun arazo eta aldi berean aukera paregabea: Pinus Radiata espeziearen bilakaera gure eskualdean.


Bukatzeko, taldekideei eskerrak ematea besterik ez dago, lauron artean proiektuekin aurrera egin ahal izanak honen gisako, urte osoko, zirkulu itxia gauzatzea ahalbidetu baitu; beste era batera, behar bada, ezinezkoa izango baitzen.


Milesker.

No hay comentarios:

Publicar un comentario