Baldatika, Foruako auzo bat, duela 100 urte. Baserriz osaturiko paisai batean beraien biztanleek baso eta landa lurrak ustiatzen dituzte. Urteen joan etorriak ustaren aro ezberdinek markatzen dituzte. Maiatzako marrubiak, Uztailako tomateak, Iraileko porruak … Negua heltzean ez da gehiegi geratzen ortuan, basogintza garaia da. Lekuko zaharrenek ilargia zelatatuko dute, honen fasea egokia noiz izango den esperoan, usadio zaharrak agindu bezala.
Baldatika, Foruako auzo bat, gaur egun. Bere azken hatsari eutsi ezinean dauden baserri eta hormigoiz eraikitako sasi-baserri-txaletez osatutako paisai batean beraien biztanleak ez dira ageri, hirian baitaude lanean. Urteen joan etorriak telebistak markatzen du. Irailean haste da liga, urrian tele eleberrian denboraldi berriak eta uztailean berriz Frantziako Tour-a eta “el gran prix del verano”. Ingurura begiratu eta joandako garai baten itzala baino ez den, artalde bat ikus daiteke belarraz gozatzen, lasai. Ardi multzo honek bizi egunak mugatuak ditu jada. Jabeak saldu egin behar dituenaren erabakia hartuta baitu. Irabazi baino galera gehiago ematen dizkiote. Ezin dezake leia ustiapen handien aurka.
Auzoa inguratzen jada ez dago haritz, pago eta arteez osaturiko ohian basati bat, baizik eta pinus radiata baso ordenatu eta arrazional bat. Piñuek desioz begiratzen dute auzoa, noiz izango ote diren ustiatuak zain. Baina biztanleak ez dira konturatzen, ez baitaude bertan.
Erori da gaua, eta gutxika gutxika iluntasunean zuzenak marrazten dituzten auto argiak bereiz daitezke. Biztanleak etxera bueltatu dira, lan eguna bukatu da. Lo hartu aurretik telebistak urteko zein sasoitan bizi diren gogoraraziko die.
Argiak itzali dira.
Bihar berdin izango da.
Ez Baldatikan barrik, Euskal Herriko hainbat landa nukleoetan ere hau bera gertatuko da. Industria agropekuarioak eta forestalak aldaketa bortitz bat jasan izan dute azken urteetan eta baserri modeloa, zaharkiturik, ez da gai gaur egungo merkatuan eskaintza egoki bat gauzatzeko gai. Egoera honen aurrean baserriak abandonatu edo etxebizitza funtzioa hartu dute bere gain. Honek ustiapen landa eremu hauek logela hiri bihurtzea eragin du, eta inguruko landa guztiak ez ustiatzeaz gain beste sasi-baserri-txalet-en eraikutza bultzatu du. Gainberan dagoen bizi forma baten aurrean aurkitzen gara.
Logela-auzo hauen aurrean zazpi pausotan bananduriko prozesu bat planteatzen dugu, landa nukleo hauek, berriz ere, inguruko baliabideak ustiatzen segitzeko asmotan eta auzoari bizitza berriz ekartzeko intentzioarekin.
1. Interes publikoa eraikin pribatuak okupatzen
Prozesuaren lehen pauso honetan baldatika auzoko ermita eta txoko pribatua okupatzea proposatzen dugu. Ermita gaur egun ez du erabilerarik eta egoera nahiko kaskarrean aurkitzen da. Hori dela eta eraberritu aurretik zur biltegi eta tailer bezala erabiliko da. Bertan zura tratatu eta lehortuko da, ondoren beharrezkoak diren eraikinak eraikitzeko beharrezkoak diren piezak ekoizteko.
Txoko pribatuari dagokionez egoera bikainean dago eta behin behineko etxebizitza funtzioa hartzeko falta zaion bakarra dutxa bat izango litzateke. Azken detaile hau dutxa solar bat jarriz konpanduko dugu.
Kolonizazio lehen urratsa gauzatzeko, beharrezkoak diren materialak traktore eta Ford Transit batean kargatu eta lau langilerekin batera Baldatikara joatea planteatzen da. Ibilgailuetan daramatzaten materialekin eraikin biak akondizionatuko dituzte. Behin lan hau eginda lehen ustiapenekin hasiko dira.
2. Lehengo hazia
Behin lehen zur piezak ekoitzita ditugula lehenengo lehorgailuak eraikitzeari ekingo diogu. Lehorgailu horien bitartez material gehiago bildu ahalgo dugu eta lehortze prozesua azkartu. Lehorgailuak platform frame eraikuntza sistemaren bitartez egongo dira eraikiak. Makil txikiez eratuak, 10x5 15x5 eta 15x2 eko zur piezez egongo dira eratuak, zimenduak izan ezik, zeintzuk 16x16ko epaia eta 150zm ko luzaera daukaten taketez egongo dira eratuak. Zimenduetarako pieza hauek gainazala kiskalduta izango dute, xilofagoen eta hezetasunen erasotik babestuta egon daitezen.
3. Ugalketa
Behin lehen lehorgailuak eraiki ondoren prozesua asko azkartu da. Beraz, lehorgailu berriak eraikitzeko bai premia eta baita materiala sortu da. Horrez gain, hainbeste zur pieza tratatzeko eleiza barruan eraturiko tratamendu bainera ez da aski izango, beraz aire libreko tratamendu ontzi batzuk eraikiko dira. Tratamendua ura eta borax gatzek osatzen duten nahasketa baten bidez gauzatuko da. Tratamendu ontzi guztiak maldan bera egongo dira kokatuak eta tutueria sare baten bidez egongo dira konektatuta. Goiko gunean tratamendu likido depositu bat egongo da, non erabiligabeko likidoa izuriko den. Behan aldiz, erabilitako likidoak jasotzeko depositu bat izango da.
4. Emantzipazioa I
Behin lehorketa eta tratamendu prozesuak sistematizaturik daudela, ermita usteko garaia heldu da. Ekoiztu den materialaz baliatuz abandonaturik dagoen ur depositu zaharra biltegi - tailer bilakatuko da, oraingo honetan behin betikoa. Ermitako espazioa baino askoz handiagoa, bertan materialen lanketa eta bilketa areagotu egiten da. Horrez gain, oleta konektatuko duen errepide bat eraikitzea planteatzen da, udalaren kontu. Errepide hori klabea izango da ustiapen honen etorkizuneko hazkuntzan. Horrez gain, berriz berrezkuratuko da aintzinean Oletak eta Baldatikak izandako arreman estua, bide sarea izteaz gain.
5. Emantzipazioa II
Lantoki aproposa eta zur tratamendu prozesu sistamatizatua behin lortu ondoren, konplexutasun altuagoko eraikinak ekoizteari ekiteko prest gaude. Lehengo etxebizitzak eraikitzen dira. Etxebizitzen zimenduak lehorgailuak izango dira. Era honetan, baserri tradizionala lez, makina beten inguruan eraikitzen den etxebizitza bat bilakatzen da.
6. Azken ukituak
Etxebizitzak eraiki ondoren, inguruak egokitzea eta akaso lehorgailu gehiago erakitzea baino ez zaigu geratzen. Horrela, lehorgailu gehiago eraikiko dira, eta etxeak eta espazio publikoak batuko dituzten bideen urbanizazioa garatuko da. Horrez gain, arreta berezia eskainiko zaie fase honetak aurrean erabili izan diren erakin biei, ermita eta txokoari. Ermita espazio funtzioanitz bilakatuko da, no ekitaldi eta jarduera ezberdinak garatu ahalgo diren. Txokoari dagokionez, lehen pribatua izandakoa, orain publiko bilakatuko da, herri elkarte batean eraldatuko da. Txokoak aldaketa burokratikoak izateaz gain, aldaketa fisikoak ere izango ditu. Baldatikako espazio publikoari sortzen dion kaltea dela eta, eta espazio publiko hori gauzatu izan den proiektuarekin arreman zuzen bat lortzeko txokoaren estalkia graderio batean eraldatzea proposatzen da, non, alde batetik auzoko espazio publikoko ekitaldiez gozatzeko balio izango duen eta bestetik bai biztez eta baita basogintza jarduerez gozatzeko aukera emango du.
Aire irteera babez barandilletatik
egingo da zenbait kasuta.
7. Etorkizunera begira
Azken ukituak gauzatu ondoren, baldatikan eratu den komunitate berria erabat autonomoa da. Esku artean daukanarekin etxebizitza berriak eraiki ditzake, pinus radiata zura komertzializatu, lehorgailu gehiago sortu... nahi duen bidea jarrai zezakeen.
Aurreko sarreran azaldu izan genuen bezala, egokiena nukleo txikiak eratzea izango litzateke etxebizitzak gune puntualetan fokalizatuz beraien inguruan espazio publiko egoki bat sortuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario